Kōkyo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jauregi Inperialaren ikuspegia Tokion
Jauregi Inperialaren eta berau inguratzen duten lorategien mapa
Jauregi Inperialdeko Nijubashi zubia
Akihito enperadorea, biztanleria agurtzeko prestatzen da, bere banderak Jauregi Inperialean astintzen dituena, enperadorearen urtebetetzean. 2004ko argazkia
Jauregi Inperialeko Lorategia
Kōkyo inguruko harresi defentsiboa eta eraikinak

Kōkyo (japonieraz 皇居, kōkyo?) Japoniako Jauregi Inperiala eta Japoniako Enperadorearen egoitza da. Chiyodan dago, Tokioko 23. barruti berezian. Meiji berrezarkuntzaren eta Shogun arauen baliogabetzearen ondoren, gorte inperiala Kiototik Tokiora pasa zen, eta Edo gazteluaren antzinako gotorlekua, enperadorearen egoitza bihurtu zen. Jatorrian, 1888tik 1948 arte, kyūjō (gaztelu jauregia) deitzen zen. Bere hedadura osoa, lorategiak barne, 3,41 kilometro karratutakoa da.

Bigarren Mundu Gerran, bonbaketen ondorioz suntsitua izan zen, baina estilo berean berreraiki zen 1968an.

Jauregiko gela gehienak, jendeak ezin ditu bisitatu, baina ekialdeko zatiko lorategiak, ohi, turistek bisita ditzakete. Jauregiaren barnealdea, publikoarentzako, urtean bi egunetan baino ez da irekitzen: enperadorearen urtebetetze egunean eta urte berri egunean (urtarrilak 2)

Kōkyoa, Tokio geltokitik gertu dago.

Jauregi Inperial historikoak [aldatu]