Akihito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Akihito
明仁
Akihito

Karguan
1989ko urtarrilaren 7a-(e)tik
Aurrekoa Hirohito

Jaiotza 1933ko abenduaren 23a (78 urte)
Tokio, Japoniar Inperioa
Ezkontidea Mitxiko
Lanbidea Enperadorea, iktiologoa
Erlijioa Xintoismoa

Akihito, japonieraz: 明仁 (Tokio, Japonia, 1933ko abenduaren 23a) egungo Japoniako enperadorea (天皇 tennō) da, 125. enperadorea oinordekotza tradizionalaren arabera. 1989an koroatua, egungo estatu-buruen artean, "Enperadore" titulua duen bakarra da.

[aldatu] Biografia

Hirohito enperadorearen eta Nagako enperatrizaren semea da. Politika eta ekonomia ikasketak egin zituen Gakushin Unibertsitatean eta 1956. urtean graduatu zen. 1952. urtean, adin nagusitasuna iritsi zuenean, Japoniako tronurako oinordeko izendatu zuten. 1959. urtean Michiko Shodarekin ezkondu zen, Tokioko industrialari baten alabarekin. Hura izan zen Japonian erregezko bat herri xeheko kide batekin ezkondu zen lehen aldia. Bere herriko konstituzioaren aginduari jarraituz, printzea lau agintaldiz izan zen erregeorde, bere aita enperadore zela. 1989an aita hil ondoren enperadore egin zuten Tokioko jauregi inperialean eta ordutik aurrera Heisei aroa hasi zen (aberastasuna bakean). Enperadoreak ikerketa ugari egin ditu eta liburu asko argitaratu du arrainei buruz.

[aldatu] Ezkontza eta seme-alabak

1959ko apirilaren 10ean Mitxiko enperatriza ezkondu eta hiru seme-alaba izan dituzte:

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Akihito


Biografia
Japonia
Artikulu hau Japoniako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak