Kaiserstuhl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vogtsburgen aireko ikuspegia

Kaiserstuhl (literalki, "enperadorearen aulkia"), Rhin ibaiaren haranean dagoen jatorri bolkanikozko mendilerro txiki bat da, Baden-Württemberg estatuko Friburgo Brisgoviakoa herritik iparmendebaldera, Alemaniaren hegomendebaldean. Bertako tontorrik garaiena, Totenkopf (burezurra) da, 557 metroko garaiera duena. Kaiserstuhl, klimarik beroenetako bat duen Alemaniako eskualdeetako bat da. Ihringen herria, izan ere, Alemania osoan, urte osoan batez besteko tenperaturarik altuena duen herria da. Klima mesedegarri honek, lurzoruaren kalitatearekin batera, Kaiserstuhl, ardogintza eskualde ospetsu bihurtzen du, Baden jatorri izendapenaren barnean. Inguru honetan, ez ohikoak diren animalia eta landare espezieren batzuk ere badaude. Adibidez, Kaiserstuhlen, 30 orkidea espezie ezberdin erregistratu dira.

Venezuelako Colonia Tovarreko lehen kolonoen jatorrizko eskualdea da.

Kaiserstuhleko herri batzuk:

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaiserstuhl Aldatu lotura Wikidatan