Baden-Württemberg
|
Baden-Württemberg |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Stuttgart | ||
| Koordenatuak | 48°32′N 9°3′E / 48.533°N 9.05°EKoordenatuak: 48°32′N 9°3′E / 48.533°N 9.05°E | ||
| Eremua | 35.752 km² | ||
| Biztanleria | 10 736 000 (2006) | ||
| Dentsitatea | 300 bizt / km² | ||
| Land burua | Winfried Kretschmann (Grüne) | ||
| Bozak Bundesraten | 6 (69tik) | ||
| ISO 3166-2 | DE-BW | ||
| www.baden-wuerttemberg.de | |||
Baden-Württemberg[1] Alemaniako hego-mendebaldean dagoen estatua da, Frantzia eta Suitzako mugan dagoena.
Stuttgart du hiriburua eta hiririk populatuena, atzetik Mannheim, Karlsruhe, Friburgo eta Heidelberg daudelarik biztanle kopuruaren arabera.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Mugakideak [aldatu]
Iparraldean Hesse, ekialdean Bavaria, hegoaldean Sankt Gallen, Turgovia, Schaffhausen, Zürich, Argovia, Basilea Hiria eta Basilea Herrialdea kantonamenduak (Suitza), mendebaldean Alsazia (Frantzia) eta ipar-mendebaldean Renania-Palatinatua mugakide ditu.
Ingurune naturala [aldatu]
Eskualde honetan Oihan Beltza kokaturik dago, bertan Danubio ibaia sortzen delarik. Rhinek bestela inguratzen du hego eta mendebaldetik.
Konstantzako aintzira elkarbanatzen du Suitzarekin.
Historia [aldatu]
Bi lurralde historikok osatzen dute gaur egungo estatua; alde batetik Baden dugu, Prusiako Hohenzollern probintzia barne, eta bestetik Suabiaren parte den Württenberg.
Würtemberg lehenengo mendean erromatarrek okupatu zuten eta beren kokapena babesteko limes bat ezarri zuten bertan. III mendean alamaniarrek Rhinaz bestaldera bidali zituzten, baina azkenean Frankoak jabetu ziren eremu guztiaz 496ko bataila handian Clovis I.a garaitzean.
Lurraldea Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean egon zen hurrengo mendeetan.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren frantziarrek okupatu zituzten Baden eta Württemberg-Hohenzollern probintziak, eta estatubatuarrek Württemberg-Baden probintzia. Hiru lurraldeek bat egin zuten 1951 eta 1952 artean gaur egun ezagutzen dugun estatua eratuz.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Baden-Württemberg-en 35 barruti (Landkreise) eta 9 hiri independente daude (Stadtkreise), guztiak lau eskualdetan (Regierungsbezirke) banatuta:
Bederatzi hiri independente ere badaude, inongo barrutira atxikiak:
A. Baden-Baden
B. Friburgo
C. Heidelberg
D. Heilbronn
E. Karlsruhe
F. Mannheim
G. Pforzheim
H. Stuttgart
I. Ulm
Politika [aldatu]
2011ko martxoaren 27an izan ziren Baden-Württembergeko parlamenturako azken hauteskundeak. CDU alderdi eskuindarrak irabazi bazuen ere Berdeek eta SPD alderdiak bat egin eta gobernua eskuratu zuten. Gaur egun beraz Berdeen alderdiko Winfried Kretschmann da gobernu burua.
Honako hauek izan ziren hauteskundeetako emaitzak:
| Alderdia | Bozken ehunekoak | Diputatuak |
|---|---|---|
| Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) | % 39 | 60 |
| 90 Aliantza/Berdeak | % 24'2 | 36 |
| Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) | % 23'1 | 35 |
| Alderdi Demokratiko Askea (FDP) | % 5'3 | 7 |
| Ezkerra (Die Linke) | % 2'3 | 0 |
| Alemaniako Alderdi Pirata | % 2'1 | 0 |
| Die Republikaner (REP) | % 1'1 | 0 |
| Gainontzeko alderdiak | % 2'4 | 0 |
Ekonomia [aldatu]
Europako eskualde indartsuenetako bat da Baden-Württemberg, baina bereziki Stuttgart ingurua. Alemaniako langabezia tasaren erdia baino ez du, %3'9 hain zuzen ere. Enpresa garrantzitsu ugariren egoitzak bertan daude, guztien artean nabarmenenak autogintzari loturikoak dira, hala nola: Mercedes-Benz, Daimler-Chrysler eta Porsche. Hauetaz gain aipatzekoak dira Bosch, IBM, SAP eta Hugo Boss besteak beste.
Estatuko gobernuak energia berriztagarriak bultzatzeko konpromisoa hartu du eta 2020 urterako energia guztiaren %20 izatera iritsi nahi du.
Pertsona ezagunak [aldatu]
- Johannes Kepler (1571-1630), matematikari eta astronomoa
- Friedrich Schiller (1759-1805), poeta, filosofo eta historialaria
- Georg Wilhelm Friedrich Hegel (1770-1831), filosofoa
- Friedrich Hölderlin (1770-1843), poeta
- Friedrich Schelling (1775-1854), filosofoa
- Karl Benz (1844-1929), ingeniaria eta autoaren asmatzaileetako bat
- Hermann Hesse (1877-1962), poeta, idazle eta margolaria
- Albert Einstein (1879-1955), fisikaria eta Nobel sariduna
- Martin Heidegger (1889-1976), filosofoa
- Erwin Rommel (1891-1944), armada naziaren mariskalik ezagunena
- Ernst Jünger (1895-1998), idazlea
- Roland Emmerich (1955- ), zine zuzendaria
- Jürgen Klinsmann (1964- ), futbolaria
- Michael Fassbender (1977- ), aktorea
Argazki galeria [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Alemanez) Baden-Wurttemberg-i buruzko webgunea
| Baden-Württemberg estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||
| Alemaniako estatuak | ||
|---|---|---|
|
Baden-Württemberg · Bavaria · Berlin · Brandenburgo · Bremen · Hanburgo · Hessen · Mecklenburg-Aurrepomerania · Ipar Renania-Westfalia · Renania-Palatinatua · Sarre · Saxonia · Saxonia Beherea · Saxonia-Anhalt · Schleswig-Holstein · Turingia |
||