Kalistenes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kalistenes Olintokoa (grekoz: Καλλισθένης, Kallisthenes; Olinto, K. a. 360 - K. a. 327) Antzinako Greziako historialaria izan zen. Aristotelesen iloba zen; Alexandro Handiaren hezkuntza berbera izan zuen. Aristotelesek hala gomendaturik, Alexandro Handiak Asiako espedizioan historialari gisa eraman zuen. Sortaldeko ohiturez gehiegitxo zaletzen ari zela salatu zion Alexandrori, eta hark horregatik preso sarturik, preso hil zen. Greziaren historia idatzi zuen, Antalzidasen Baketik hasi (k. a. 386) eta Foziako Gerraraino (k. a. 355); horrez gainera, Foziako Gerraren historia, Alexandroren Asiako espedizioaren kronika, eta beste hainbat lan idatzi zituen. Guztiak galdu dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]