Kanbodiako geografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kanputxeako mapa
Kanputxea satelite irudian (mugak marraztuak)

Kanbodiako geografiaren ezaugarri nagusia Mekong ibaiak sortutako ordokia da. Estatuko %75a 100 m baino beherago dago, Thailandiako muga inguruko Kardamomo mendiak (gehienez 1.813 m) eta Dangrek mendiak (500–1.000 m) izan ezik. Kanputxeako mendi garaiena Phnom Aural da (1.813 m).

Estatua 181.040 km² luze-zabal da, Thailandiarekin 800 km muga ipar eta mendebaldean, 541 km Laosekin ipar-ekialdean eta 1.228 km Vietnamekin ekialde eta hego-ekialdean dituela. 443 km luze den itsasertza du Thailandiako Golkoan.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanputxeak montzoi garaia du, maiatzetik urrira hego-mendebaldeko haizeek Thailandiako Golkotik eta Indiako ozeanotik hezetasuna baitaramate, euri jasa bortitzak irailetik urrira direlarik. Urtaro lehorra azarotik martxora da, garai lehorrena urtarril eta otsaila izanik. Tenperatura 10°–38°C tartekoa da.

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanputxeako ibai nagusia Mekong ibaia da (khmereraz Tonle Thom, Ibai Handia), herrialdea ipar-hego zeharkatzen duena. Arrantza gune handia da, batez ere uholde garaian, ibai-ibilgua alderanzten baita.

Erdialdean Tonle Sap aintzira dago, Asia hego-ekialdeko ur gezako handiena. Euri garaian, ur biltegi moduan funtzionatzen du, Mekong ibaiaren emaria erregulatuz. Hala ere, uholde handiak sortzen dira ordokian, urtaro lehorrean 2.590 km² eta eurien urtaroan 24.605 km² dituena. Ordoki honek biztanle kopuru handia du eta Kanputxearen bihoztzat jotzen da. Bertan, arroza landatzen da bereziki.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanbodiako geografia Aldatu lotura Wikidatan