Kanmon itsasartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kanmon itsasartea
Kanmon itsasartea

Kanmon itsasartea (関門海峡 Kanmon-kaikyō?) Japoniako itsasartea da Honshu eta Kyushu uharteak banatzen dituena. Honshuren aldean Shimonoseki hiria dago, itsasarteari Kan izena eman diona eta Kyushu aldean Kitakyūshū hiria, itsasarteari Mon izena eman diona, hortik Kanmon izena.

Populazioa eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanmon itsasartearen inguruan 1.300.000 biztanle inguru daude, gehienak Kitakyūshūn (milioi bat) eta Shimonosekin (300.000), noski. Turistikoki gora doan eremua izanik Kitakyushu aireportu berria ireki zen 2006an.

Itsasartea zeharkatzeko bideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki ferriak erabili izan dira baina 1942an tunela egin zen trena pasatzeko eta 1975ean shinkansenaren tunela egin zen. 1973an Kanmonkyo zubia eraiki zen, bertan autopista dago.

Koreatik eta Txinatik Osaka edo Tokiora doazen marga-itsasuntziek zeharkatzen dute itsasartea.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanmon itsasartea Aldatu lotura Wikidatan