Karaganda
Wikipedia(e)tik
Karaganda Kazakhstango hiria da, Balkhach aintziraren iparraldean. 471.800 biztanle zituen 2010ean. Kulturagunea da. Siderurgia, industria kimikoa eta industria mekanikoa dira ekonomia jarduera nagusiak. 1856 inguruan hasi ziren hiria eraikitzen. Oso bizkor aberastu zen, inguruan meategiak baitziren. 1972an, industrian behar zen ur-hornidura zela eta, Irtysh-Karaganda ubidea eraiki zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.