Karl Friedrich Lessing

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karl Friedrich Lessing-en irudia.

Karl Friedrich Lessing (1808ko otsailaren 15a1880ko urtarrilaren 4a) alemaniar paisaia margolaria izan zen. Aitona Gotthold Ephraim Lessing.[1] zuen.


Bizitza

Breslautik gertu jaioa Berlin Akademian Heinrich Anton Dähling-en ikaslea izan zen. Hasieran paisaiak egiteari ekin zion eta garai hartan Caspar David Friedrich-en margoen eragina izan zuen. 1826 urtean Hilerriaren Hondakinak margoarekin sari bat jaso zuen. Friedrich Wilhelm Schadow-ekin batera Düsseldorf-era joan zen eta bertan ikasketak jarraitu zituen, pintura historikoan sakonduz. 1830 urtean , Schadow Italiara joan zenean, Lessing akademiako zuzendari izendatu zuten eta horrek eragin handia izan zuen Düsseldorf-eko pintura eskolan. Berak egindako Das trauernde Königspaar (Errege Parearen Dolua) margoak ospe itzela eman zion.  1837 urtean Parisen urrezko domina saria jaso zuen. 1858 urtean Karlsruhe galeriako zuzendari izendatu zuten eta bere heriotza arte, margolaritzari ekin zion 1880.[2]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. "Karl Friedrich Lessing". /encyclopedia2.thefreedictionary.com.
  2. "Karl Friedrich Lessing". www.oxfordreference.com.

Oharrak

  • Wilhelm Jordan, Ausstellung der Werke Karl Friedrich Lessings (Berlin, 1880)

Ikus, halaber,