Friedrich Wilhelm Schadow

Wikipedia, Entziklopedia askea
Friedrich Wilhelm Schadow

Bizitza
JaiotzaBerlin1788ko irailaren 6a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaDüsseldorf1862ko martxoaren 19a (73 urte)
Familia
AitaJohann Gottfried Schadow
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Johann Gottfried Schadow
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, unibertsitateko irakaslea eta art educator (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Kunstakademie Düsseldorf (en) Itzuli
Jasotako sariak

Discogs: 4534704 Edit the value on Wikidata

Friedrich Wilhelm von Schadow (Berlin, 1789ko irailaren 6a - Düsseldorf, 1862ko martxoaren 19a) margolari alemaniarra, Nazaretar artearen margolari jarraitzaile eta kidea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johann Gottfried Schadow eskultore neoklasikoaren bigarren semea izan zen eta anaia nagusia Rudolf Schadow eskultore errealista izan zuen. Schadow-ek jasotako lehendabiziko arte ikasgaiak bera aitak eman zizkion. 1806an, Julie Zelter-en erretratu bat erakusketa batean aurkeztu zuen. 

Schadow Carl Friedrich Zelter-en alaba irudikatu zuen, Santa Cecilia modura, John Flaxman-en margotzeko era eredutzat hartuta. 1806 eta 1807 urtetan, prusiako armadan boluntario izan zen. 1808 urtean Prusiako Arte akademian ikasketak hasi zituen,  Frederick Georg Weitsch-en eta Karl Wilhelm Wach-en ikasle izanik.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanaren ezaugarria estilo zaindua eta saiatua duten gai erlijiotsuak dira.  Quattrocento-ko maisuen lanen eragina nabaria da baita Erdi Aroko alemaniar eta flandriar margolariena ere. Gainontzeko nazaretarren aldean, bere lanak izadiarekiko errespetua eta kolore bereizgarriak dira.  

Bere lanetako batzuk, besteak beste:

  • Louise erreginaren erretratua (hil ondoren) eta Frederick William III haren senarra (1810)
  • "Casa BartholdyEtxea" freskoa (1816-1818) Cornelio, Overbeck eta Veit-ekin batera.
  • Hiru erretratu 1818, (1931an errea eta 1945an suntsitua) Caroline, Gabriele eta Adelheid von Humboldt
  • Erregeen gurtza (1824), Potsdam.
  • Kristo fariseoen artean (1827), Naumburg-go katedrala.
  • Lau ebanjeliarrak, Werder eliza, Berlinen.
  • Jasokundearen ama Birjina, San Pablo elizan, Aachen.
  • Kristo Emaús (1835), Alte Nationalgalerie, Berlin
  • Birjina jakintsua eta birjina inozoa (1838-1842), Städel Institutua, Frankfurt-am-Nagusia. Hau da, bere lan ezagunenetakoa.
  • Pietas eta Vanitas (1840-1842).
  • Hiru zatitan egindako murala. Zeruan, purgatorioan eta infernuan (1850-1854), "Jainkozko Komedia" Dante.

Schadow izan zen, ziurrenik, praktikoa baino, teoriko hobea. Bere idazlanen artean aipagarriak diraː

  • Meine Gedanken über eine folgerichtige Ausbildung des Malers , Berliner Kunstblatt 1 (1828an), S. 264-273
  • Bere hitzaldia, Über den Einfluß des Christentums auf die bildende Kunst (Kristautasuna ikusizko arteak, Düsseldorf 1843
  • Zirriborroak, biografia, Der moderne Vasari. Erinnerungen aus dem Künstlerleben, Berlin, 1854.

Ikus, halaber,[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]