Wrocław
|
Wrocław |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | |||
| Estatua | |||
| Probintzia | Silesia Beherea | ||
| Konderria | Wrocław | ||
| Alkatea | Rafał Dutkiewicz | ||
| Herritarra | Wrocławtar | ||
| Koordenatuak | 51°07′N 17°02′E / 51.117°N 17.033°EKoordenatuak: 51°07′N 17°02′E / 51.117°N 17.033°E | ||
| Eremua | 292.9 km2 | ||
| Garaiera | 111 | ||
| Posta kodea | 50-041 - 54-612 |
||
| Biztanleria | 632.996 bizt. (2010[1]) | ||
| Dentsitatea | 2.181 bizt./km² | ||
| Sorrera | X. mendea | ||
| http://www.wroclaw.pl | |||
Wrocław[2] ([ˈvrɔt͡swaf]
Ahoskera (i · ?), alemanez Breslau) Poloniako hego-mendebaldeko hiria eta Silesia Behereko voivoderriko hiriburua da. Odra ibaiaren ertzean dago. 2010ean 632.996 biztanle zituen[1].
Trenbide gune garrantzitsua da. Administrazioa, merkataritza eta industria (metalurgia, kimika industria, ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) dira ekonomia jarduera nagusiak. Monumentu ugari ditu, gehienak Bigarren Mundu Gerraren ondoren berrituak: San Joan Bataiatzailearen katedrala, XIII-XIV. mendeetako eliza gotikoak eta XVIII. mendeko unibertsitate barrokoa.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Poloniaren mende egon zen X. mendetik aurrera. 1241. urtean mongolek hustu zuten eta alemaniarrek konkistatu eta berriro eraiki ondoren Bohemiako etxearen mende egon zen 1335. urtetik aurrera. 1526. urtean Habsburgotarren esku zegoen, eta 1742. urtean, Silesiako lurralde gehienak bezala, Prusiari lotu zitzaion. Kalte handiak jasan zituen Bi Mundu gerretan.
Garraioak [aldatu]
Aireportua [aldatu]
Wrocławeko aireportuak Koperniko du izena. Hiribus zerbitzuak aireportua hiriarekin lotzen du. Egunez, 406 linearen bidez eta gauez, ordea, 249 linearen bidez.
Herritar ezagunak [aldatu]
- Alois Alzheimer
- Friedrich Bergius
- Max Born
- Eduard Buchner
- Paul Ehrlich
- Fritz Haber
- Gerhart Hauptmann
- Mirosław Hermaszewski
- Philipp Lenard
- Adolph Menzel
- Theodor Mommsen
- Manfred von Richthofen
- Tadeusz Różewicz
- Wanda Rutkiewicz
- Reinhard Selten
- Edith Stein
- Otto Stern
- Piotr Włostowic
Kultura [aldatu]
Donostiarekin batera, 2016ko Europako kultura hiriburu izendatu zuten.
Museoak [aldatu]
| Museoa | Helbidea |
|---|---|
| Arkeologia museoa | Cieszyńskiego 19 |
| Arkitekturaren museoa | Bernadyńska 5 |
| Hileta-Artearen museoa | Wita Stwosza 32 |
| Historiaren Museoa | Kazimierza Wielkiego 35 |
| Historia Naturalaren Museoa | Sienkiewicza 21 |
| Mineralogiaren Museoa | Kuźnicza 22 |
| Museo Etnografikoa | Traugutta 111/113 |
| Museo Nazionala | Powstańców Warszawy 5 |
| Telekomunikazioen Museoa | Krasińskiego 1 |
| Udal Artearen Museoa | Rynek 1 |
| Unibertsitateko Museoa eta dorrea | Uniwersytecki 1 |
Musika [aldatu]
Wrocławek opera etxe eta areto filarmoniko bana ditu. Wrocławeko Opera Etxea Świdnicka kaleko 35. zenbakian dago. Wrocławeko Areto Filarmonikoa berriz, Piłsudskiego kaleko 19. zenbakian.
Kirolak [aldatu]
Wrocławeko futbol-talderik nagusiena Poloniako futbol ligako lehen mailan jokatzen duen Śląsk Wrocław da. Saskibaloiari dagokionez, Śląsk Wrocław taldeak Poloniako maila goreneko ligan jokatzen du.
Wrocław, 2012an Poloniak eta Ukrainak elkarrekin antolatuko duten UEFA Euro 2012 futbol-txapelketaren egoitzetako bat izan zen, Maślice Estadioarekin.
Galeria [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/7/29 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b 2010eko biztanleri datuak Główny Urząd Statystyczny
- ↑ Euskaltzaindia, 157. araua: Europako hiriak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0157.pdf
| Europako kultura-hiriburuak | ||
|---|---|---|
|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław |
||