Karl von Clausewitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karl von Clausewitz

Karl von Clausewitz Prusiako jenerala izan zen (Burg, Magdeburg, 1780 - Breslau, 1831). Prusiako armadaren antolaketa-lanetan jardun zuen, Scharnhorst jeneralarekin batera. Napoleonen aurka borrokatu zen, errusiarren armadetako buruzagi zela lehenik, eta Prusiako armadako jeneral zela ondoren (Waterloo, 1812). 1818tik aurrera, Prusiako Gerra Eskolako zuzendaria izan zen. Clausewitzek idatzi zuen Vom Kriege (1831, Gerrari buruz) obrak erabat aldatu zuen arazo militarrei buruzko pentsaera. Frantziako Iraultzatik aurrera ideologiak eta masa-mugimenduek hartu zuten garrantziaz jabeturik, "gerra ez da politikaren jarraipena baizik, nahiz beste bitarteko batzuez baliatzen den" esan zuen. Clausewitzen arabera, gerrarako konpromisoak armada ez ezik estatu osoa ere hartzen du; gerraren lehen helburua etsaiaren armada desegitea bada ere, bigarrena etsaiaren estatua deuseztatzea, estatu horretako jendea bitartekorik gabe uztea eta azken helburua bakea ezartzea da.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl von Clausewitz Aldatu lotura Wikidatan