Karlos Proventzakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Karlos Proventzakoa (845863) lurralde honetako errege karolingiarra izan zen, 855etik hil zen arte.

Karlos, Ermengarda Toursekoa eta Lotario I.a karolingiar enperadorearen seme txikia izan zen. Lotariok, Lotaringiako bere lurrak, bere hiru semeen artean banatu zituen: Nagusienak, Luisek, Italia eta titulu inperiala jaso zituen. Lotario II.ak Lotaringia jaso zuen (gaur egungo Lorrena, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo) eta txikienak, Karlosek, Borgoina goiena eta beherea jaso zituen (Arles eta Proventza).

860an, bere osaba Karlos Burusoila garaitu zuen, bere erresuma konkistatzen saiatu zena. Hil zenean, bere erresuma bere anaia Luisek heredatu zuen.