Erdialdeko Frantzia
Wikipedia(e)tik
|
Erdialdeko Frantzia |
|||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 843 – 855
Oinordetzako monarkia |
|||||||||||
Verdungo Hitzarmenaren ondoko Europa, Erdialdeko Frantzia berdez |
|||||||||||
| Verdungo Hitzarmena | 843 | ||||||||||
| Prümeko ituna | 855 | ||||||||||
| Hizkuntza(k) | Latina, germaniar eta erromantze hizkuntzak | ||||||||||
| Erlijioa | Katolizismoa | ||||||||||
|
|||||||||||
Erdialdeko Frantzia Karlomagnoren biloba zen Karolingiar enperadore Lotario I.ak Verdungo Hitzarmenaren (843) ondoren jaso zituen lurrei eman zitzaien izena da. Bere anaia Karlos Burusoila eta Luis Germaniarrak jaso zituzten lurren artean zegoen Herbehereetatik Italiara zihoan lur lerro luze batean aurkitzen ziren lur hauek.
Elkarren artean lotzeko zailak ziren lurralde batzuekin osatua zegoen, eta Lotario 855ean hil ondoren, Prümeko itunaren bitartez bere semeen artean banatua izan zen.
- Luis II.a Italiakoak (†875) koroa inperiala eta Italia jaso zituen
- Lotario II.a Lotaringiakoak (†869), iparraldeko zatia, Lorena izenekoa Frisiatik Suitzara zihoana.
- Karlos Proventzakoak (†863), Borgoina jaso zuen, beranduago, Proventza eta Arleseko erresumetan banatua.