Kataluniako Generalitateko Lehendakaritza-Kontseilaritza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehendakaritza-Kontseilaritza
Kataluniako Gobernua
Orain karguan
TitularrakLaura Vilagrà i Pons
Hasiera2021eko maiatzaren 26a
Karguduna
ErakundeaKataluniako Gobernua
IzendatuaKataluniako Gobernuko lehendakaria
KargualdiaLau urte
EgoitzaKataluniako Generalitatearen Jauregia
Sorrera1980eko maiatzaren 8a
TrataeraHonorable
Herrialdea Katalunia

Kataluniako Generalitateko Lehendakaritza-Kontseilaritza 2021-2015 arteko Kataluniako Gobernuaren kontseilaritzetako bat da, 1980. urtean sorturikoa (Conselleria adjunta a la Presidència modura –euskaraz, Lehendakaritzari atxikitutako Kontseilaritza–) eta, egun, Laura Vilagrà i Pons politikariaren esku dagoena. Legegintzaldi ezberdinetan, kontseilaritza honen funtzio ezberdinak Kataluniako Generlitateko lehendakariak edo Lehen Kontseilariak (Conseller Primer) hartu izan ditu.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

21/2021 Dekretuaren arabera, hurrengoak dira Lehendakaritza-Kontseilaritzaren funtzioak:[1]

  1. Kataluniako Generalitateko lehendakariari laguntza eta asistentzia ematea, bai eta Gobernu-Idazkaritzaren funtzio oro zein Gobernuaren eta Generalitatearen Administrazioaren zein Administrazio honen menpekoak diren organismo guztiek asesoramendu, errepresentazio eta defentsa juridikoaren bermatzea;
  2. Publikazio ofizialen gestioa;
  3. Kontseilu Teknikoaren koordinazio eta jarraitzea, Gobernuaren Lehendakaritzaordeari datxekien eskumenen aurka ez doazen heinean, bai eta kontseilaritza-arteko koordinazioa eta estrategia bateratuen sorrera;
  4. Gobernuaren komunikazio-estrategia eta informazio-politikaren buru izatea, bai eta Lehendakariaren zein Gobernu-Bozeramailaren aktibitatearen difusioaren buru izatea zein komunikabideekin erlazionatzea eta Generalitatearen zein Katalunia osoko ikus-entzunezko zerbitzuen zein komunikabideen kontrola edukitzea;
  5. Kataluniako Parlamentuarekin eta instituzio-erlazioen buru da, bai eta autogobernu-garatze eta Kataluniako Administrazio lokalaren kooperazio buru ere;
  6. Administrazio publikoarekin erlazionaturiko eskumen oro; beraz, kontseilaritza honen eskumenak dira sektore zein administrazio publikoaren ebaluzioa eta estrategien bultzatzea bermatzea, bai eta hauek estruktura eta dimentsionamendua, organizazioa, funtzionamendua, koordinazioa eta digitalizazioa bermatzea, bai eta administrazio elektronikoaren garapena, administrazio publikoaren langile-formazioa eta iritzi publikoa ere;
  7. Kataluniako Generalitatearen kirol-politiken erabakitzaile izatea.

Era berean, kontseilaritza honetara hainbat erakunde geratzen dira atxikiturik: Montserrateko Mendiko Patronatua, Perpinyàko Generalitatearen Etxea, Publikazio- eta Agintaritza Egunkariaren Entitate Autonomoa (EADOP, katalanez), Autogobernu-Azterketarako Instititua eta Kataluniako Administrazio Publikoaren Eskola (EAPC).[1]

Kontseilari-zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Legegintzaldia Izena Agintaldi-hasiera Agintaldi-amaiera Alderdi edo koalizio politikoa
Lehendakaritzari atxikitutako Kontseilaritza (Conselleria adjunta a la Presidència; 1980-1984)
- I Miquel Coll i Alentorn 1980ko maiatzak 8 1984ko maiatzak 17 Kataluniako Batasun Demokratikoa
Lehendakaritza-Kontseilaritza (Departament de la Presidència; 1996-)
1 V Xavier Trias i Vidal de Llobatera 1996ko urtarrilak 11 2000ko otsailak 3 Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa
VI
2 Joaquim Triadú i Vila-Abadal 2000ko otsailak 3 2001eko urtarrilak 17
3 VII Joaquim Nadal i Farreras 2006ko maiatzak 13 2006ko azaroak 29 Kataluniako Sozialisten Alderdia
4 X Francesc Homs i Molist 2012ko abenduak 27 2016ko urtarrilak 14 Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa
5 XI Neus Munté i Fernández 2016ko urtarrilak 14 2017ko uztailak 14 Kataluniako Europar Alderdi Demokrata
6 Jordi Turull i Negre 2017ko uztailak 14 2017ko urriak 28
7 XII Elsa Artadi i Vila 2018ko maiatzak 29 2019ko martxoak 24 Independentea
8 Meritxell Budó i Pla 2019ko martxoak 24 2021eko martxoak 26 Kataluniako Europar Alderdi Demokrata
9 XIII Laura Vilagrà i Pons 2021eko martxoak 26 Karguan Kataluniako Ezker Errepublikanoa

Lehendakaritza-Kontseilaritzaren Administrazio-Agiritegi Nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]