Kate Roberts

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kate Roberts
Datu pertsonalak
Izen osoa Kate Roberts
Jaio 1891ko otsailaren 13a
Gwynedd (Gales)
Hil 1985eko apirilaren 4a
Denbigh (Gales)

Kate Roberts (Gwynedd, Gales, 1891ko otsailaren 13a - Denbigh, Gales, 1985eko apirilaren 4a) XX. mendeko idazle galestar gailenetako bat zen. Istorio laburrak eta eleberriak idatzi zituen. Kate, gainera, nazionalista galestarra zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rhosgadfan herrian (Gwynedd) jaio zen. Bere aita, Owen Roberts hargina zen ogibidez herriko arbel-harrobian. Galeseran graduatu zen Ipar Galesko Unibertsitate Eskolan eta ondoren irakasle egon zen Galesko hegoaldean.

Anaia hil zitzaion Lehen Mundu Gerran zehar eta gertakizun horrek idaztera bultzatu zuen.

Plaid Cymru alderdi politiko nazionalista galestarreko lehendabiziko kideetako bat izan zen. Alderdiaren bileretan Morris T. Williams ezagutu zuen eta 1928an berarekin ezkondu zen. Morris inprimatzailea zen, eta azkenik, inprimategia eta Gwasg Gee argitaletxea erosi zuen. 1935ean Denbighera bizitzera joan ziren. Inprimategian liburuak, panfletoak eta Y Faner izeneko galeserazko astekaria argitaratzen zuten, zeinetan Katek aldizka idazten baitzuen. 1946an, bere senarra hil zenean, inprimategiaren ardura hartu eta 10 urtez bertan lan egin zuen.

Erretiratu eta gero, Denbighen bizitzen jarraitu zuen eta 1985ean hil zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • O Gors y Bryniau (1925)
  • Deian a Loli (1927)
  • Rhigolau Bywyd (1929)
  • Laura Jones (1930)
  • Traed Mewn Cyffion (1936)
  • Ffair Gaeaf (1937)
  • Stryd y Glep (1949)
  • Y Byw sy'n Cysgu (1956)
  • Te yn y Grug (1959)
  • Y Lôn Wen (1960)
  • Tywyll Heno (1962)
  • Hyn o Fyd (1964)
  • Tegwch y Bore (1967)
  • Prynu Dol (1969)
  • Gobaith (1972)
  • Yr Wylan Deg (1976)
  • Haul a Drycin (1981).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]