Gwynedd

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gwynedd
Flag of Gwynedd.png
WalesGwynedd.png
Estatua  Erresuma Batua
Probintzia GalesGales
Hiriburua Caernarfon
Biztanleria 118.400 biztanle
Azalera 2.548 km2
Webgunea

Gwynedd Galesko ipar-mendebaldean dagoen lurraldea da, galeserazko hiztunen portzentaiarik altuena daukana eta Plaid Cymru alderdi nazionalistak emaitza hoberenak lortzen dituen konderria.

2.548 km²-ko azalera dauka eta 2005ean 118.000 biztanle inguru zituen.

Caernarfon (26.957 biztanle) du hiriburu eta hiri nagusia. Beste hiri garrantzitsu bat Bangor dugu, unibertsitatea daukana.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Iparraldean Ynys Mon, hegoaldean Ceredigion, ekialdean Conwy, Sir Ddinbych eta Powys eta mendebaldean Irlandako itsasoa mugakide ditu.

[aldatu] Histora

Gwyneddeko Erresuma antzinako lurraldea izan zen, V. mendetik aurrera garatu zena, Erromatar Inperioa jausi ondoren. XIII. mendera arte iraun zuen.

[aldatu] Galesera

Galeserazko lurralde nagusietakoa da, biztanleen %76a hiztun galeseradunak izanda. Caernarfon hiriburua herrialde osoan galeserazko hiztun gehien daukan hiria da.

[aldatu] Inguru naturala

Lurralde honetan kokatuta dago Snowdonia/Eryri izeneko mendigune eta Natur Parkea. Bertan, Snowdon/Yr Wyddfa (1.085 m) mendia dugu, Erresuma Batuko hegoaldearen tontorrik altuena dena. Anglesey uhartea eta Llŷn penintsularen ikuspegi ederrak ere aipagarriak dira.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Portmeirion, Llechweddeko kobazuloak eta Caernarfon, Penrhyn eta Harlech gazteluak ikusteko adinekoak dira, lehen aipatutako inguru naturalaz gain.

[aldatu] Politika

Gwynedd oso lurralde nazionalista da, Plaid Cymru alderdia tradizionalki garailea izanda bertan. Halaber, bertakoak dira zenbait alderdikide esanguratsu.

[aldatu] Pertsonaia ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gwynedd

Koordenatuak: 52°50′N 3°55′W / 52.833°N 3.917°W / 52.833; -3.917

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak