Kaxrut
Wikipedia(e)tik
Kaxrut (hebreeraz: כַּשְׁרוּת) juduen lege dietetikoen multzoa da[1]. Halakhak (juduen legea) agindutakoa jarraitzen duten elikagaiak koxer edo kaxer dira, hebreerazko kashér (כָּשֵׁר), "egokia" hitzaren ashkenazien ahoskera dena. Juduen legearen aurkako elikagaiek, berriz, treif izena dute.
Kaxruten oinarrizko legeak Toraren Lebitarren eta Deuteronomioa liburuetatik atera zituzten[2]. Hala ere Torak ez zituen eman lege horren arrazoimenak. Hori zela eta, juduek historian zehar arrazoi filosofiko, praktiko eta higienikoak prestatu zituzten haientzat, adibidez, Maimonidesen Moreh Nevukhim liburuan.
[aldatu] Erreferentziak
| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |