Ardo koxer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Israelen egindako ardo koxerra.

Ardo koxerra (hebreeraz: ‏יין כשר, yayin kashér‎) judaismoaren elikadura legeen arabera, hau da, kaxrutaren arabera, ekoitzitako ardoa da.

Koxerra izateko baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hechsher.

Ardoa koxertzat hartzeko, judu erlijiosoek ekoizpen-prozesu osoa kontrolatu eta, batzuetan, kudeatu behar dute, mahatsa zapaltzetik ardoa botilaratu arte, eta erabiltzen diren osagai guztiak koxerrak izan behar dira[1]. «Pessaherako koxer» gisa deskribatzen den ardoa chametz-aren ukipenetik babestu behar da, hala nola alea, ogia eta orea, baita lekaleak eta artoaren eratorriak ere[2].

Ardo koxerra ekoitzi eta merkataritza-oinarri gisa saltzeko xedea denean, hechsher (onarpen-zigilua) izan behar du, elikagai koxerren ziurtapen agentzia baten edo posek («erabakiak hartzen dituen pertsona») den errabino baimendu batena, edo Beit Din auzitegi erlijiosoak gainbegiratuta ekoitzi behar da.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, ardo koxerren eskaera handitu egin da, eta ardoa ekoizten duten hainbat herrialdek ardo koxer ugari ekoizten dituzte kontrol zorrotzaren pean, batez ere Israelek, Ameriketako Estatu Batuek, Frantziak, Alemaniak, Italiak, Portugalek, Hegoafrikak, Txilek eta Australiak.

Nafarroan ere ardo koxerra ekoizten da.[3]

Ardoa juduen jaietan eta errituetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia judu jaiegun guztietan, batez ere Pessahen (bertaratutako guztiek lau kopa ardo edaten dutenean), Purimen eta Sabbaten, derrigorrezko bedeinkapena (kiddush) egiten da ardo koxerraren gainean, eta gero edan egiten da. Kasu hauetan, mahats-zukua ere egokia da. Sabbatean ardorik edo mahats-zukurik ez badago, nahikoa da ogiaren gaineko bedeinkapena.

Ezkontzetan, brit mila zeremonietan eta lehen semeen erredentzio zeremonietan, Borei Pri HaGafen derrigorrezko bedeinkapena ia beti ahoskatzen da ardo edo mahats-zuku koxerraren gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Goldberg, Teri. (1997). «Picking the perfect Passover wine» Today jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020/11/03).
  2. (Ingelesez) Robinson, J. (2006). The Oxford Companion to Wine. Oxford University Press, 383 or. ISBN 0-19-860990-6..
  3. (Gaztelaniaz) «Alate – Kosher» Bodegas Fernández de Arcaya (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.