Ken Follett

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ken Follett
Ken Follett
Ken Follett idazlearen 2007ko irudia.
Datu pertsonalak
Jaio 1949ko ekainaren 5a
(64 urte)
Gales Cardiff (Gales)
Webgunea http://www.ken-follett.com/

Ken Follett (Cardiff, Gales, 1949ko ekainaren 5a - ) galestar idazlea da. Thrillerrak eta eleberri historikoak idatzi ohi ditu. Bere liburuen 100 milioi aletik gora saldu ditu mundu guztian eta horietako asko bestseller-ak izan dira.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ken Follett Cardiff hirian (Gales) jaio zen eta bertan bizi izan zen 10 urte zituenean bere familiarekin Londonera joan zen arte. Bere gurasoak oso elizkoiak ziren eta ez zioten ez zinera joaten, ezta telebista ikusten uzten ere. Hori dela eta, oso goiz garatu zuen irakurzaletasuna. 1967an University College of London-era filosofia ikastera joan zen eta bertan, mugimendu ezkertiarretan murgildu zen. Urtebete beranduago, bere lehenengo emazte Mary-rekin ezkondu zen.

1970ean graduatu ondoren, hiru hilabeteko kazetaritza ikastaro batean matrikulatu zen eta Cardiff-eko South Wales Echo-n lana lortu zuen kazetari moduan. Hiru urte bertan eman ondoren, Londonera itzuli zen Evening Standard-en lanean hasteko. Lan honek betetzen ez zuenez, kazetaritza argitalpengintzagatik utzi zuen eta 70. hamarkadaren amaieran Everest Books-en gestioaren zuzendariorde bilakatu zen. Follett hobby gisa kontakizunak idazten hasi zen eta 1978an lortu zuen arrakasta internazionala "Eye of the Needle" eleberriari esker. Hortik aurrera Ken Follettek argitaratutako liburu oro oso arrakastatsua izan da eta horietako asko zinera eramanak ere izan dira.

Garai hartan gainera, Alderdi Laboristaren hainbat ekintzetan hartu zuen parte. Bertan 1982an bere bigarren emazte bihurtuko zen Barbara Follett ezagutu zuen. 1997an Barbara Parlamentuko kide aurkeratu zuten eta 2001ean berraukeratua izan zen. Gaur egun, Follett-ek alderdiaren aldekoa izaten jarraitzen du eta diru-biltze lanetan ibiltzen da.

Bere lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ken Follett-en literatur ibilbideak fase desberdinak izan ditu. Lehenengo fasea, denetan arraskatatsuena, espioitza klasikoaren thriller-ean oinarritu zen. Liburu hauen nondik norakoak bai kronologikoki eta bai geografikoki anitzak dira. Lehen Mundu Gerrako Europatik hasi eta garai hartako Iran edo Afganistaneraino. Bere lehen lan hauetan arreta handia jartzen du gauzak nola egin diren ondo azaltzen.

Ken Follett-en estatua Gasteizen.

Bigarren fasean, 80. harmada bukaeratik 90. hamarkada hasierara bitartekoan, eleberri historikoetara jo zuen. Hauen artean "The Pillars of the Earth" dago, idazlearen ustetan, idatzi duen libururik onena.

90. hamarkadaren bukaeran berriro aldatu zuen bere estiloa eta gaur egungo teknologia berrietaz baliatu zen bere argumentuetan. Hala ere ez zuen esperotako arrakasta lortu eta ondorioz, bere hastapeneko thriller-era itzuki zen.

Bere azken liburua, "World Without End" 2007ko urrian ingelesez argitaratua izan zena "The Pillars of the Earth"-en jarraipena da eta Gasteizko Santa Maria Katedralean inspiratua izan zen. Honexegatik, bere liburuaren aurkezpena Gasteizen egin zuen eta bide batez, bera benetako tamainan irudikatzen duen estatua inauguratu zuen.

Gainera, Gasteizera egindako azkenengo bisitan, 2008ko urtarrilaren 9an, saga honen hirugarren zati bat egongo dela adierazi zuen.

Bere azken eleberria Fall of giants 2010eko irailaren 28an 19 herriadetan aldi berean argitaratu zen. Trilogia baten lehen liburua da eta bost famiien historia kontatzen du Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultzararen garaian. Trilogia osatuko duten beste eleberriek familia horien ondorengoei buruzkoak izango dira, bata Bigarren Mundu Gerraren garaian eta bestea, gerra hotzarenean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ken Follett Aldatu lotura Wikidatan

(Ingelesez)(Frantsesez)(Gaztelaniaz)(Nederlanderaz)(Italieraz)(Alemanez) Ken Folletten webgunea (elanitza) (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Euskaraz) Ken Follett-en egonaldia Gasteizen