Dinosauro

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Dinosauria
Fosilen hedapena: TriasikoKretazeo
(Aves ordena Theropodaren ondorengoa da, eta gaur egun bizi dira.)

T. Rex baten buruhezurra.
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Azpifiluma: Vertebrata
Klasea: Sauropsida
Azpiklasea: Diapsida
Infraklasea: Archosauromorpha
(mailakatu gabea) Archosauria
Goiordena: Dinosauria
Owen, 1842
Ordenak

Dinosauroak (grezieraz δεινόσαυρος, musker izugarriak) animalia talde bat dira, superorden biologiko bat osatzen dutenak. Gaur egungo hegaztiak dinosauroen ondorengoak direla uste da, eta horregatik hauekin batera klasifikatzen dira. Dinosauro hitza edozein historiaurreko narrasti deskribitzeko erabiltzen da kasu askotan, pterosaurio hegalariak, itsasoko iktiosaurio eta plesiosaurioak..., nahiz eta ez izan dinosauroak.

Dinosauroak Triasiko aroaren erdialdetik Kretazeoaren amaierarte ugaritu ziren (duela 210-225etik, 65 miloi urterarte), noiz gehienak, hegaztiak ezik, galdu egin ziren. Hipotesi asko dagoen arren, onartuena meteorito batek lurra jo zuena da.

Hala ere baliteke guztiz desagertu ez izana. 1861an aurkitu zen Archaeopteryxak dinosauroen eta hegaztien arteko harreman bat zegoela esaten zuen. Archaeopteryx, era berean, oso antza handia zuen Comsognathus izeneko dinosauro predatzaile txikiarekin. Hortik aurrera Theropoda ordena hegaztien arbasoak direla teorizatu da. Gaur egungo paleontologo gehienen ustez hegaztiak bizirik dauden dinosauro bakarrak dira eta horietarik batzuen arabera dinosauroak eta hegaztiak klase bakar baten barruan bildu beharko lirateke.[1] Horietaz gain, gaur egun bizirik dauden animalien artean krokodiloak dira dituzten gertuko senide bakarrak. Dinosauroek, krokodiloek eta hegaztiek Archosauria taldea sortzen dute, Permiarraren bukaeran agertu ziren narrasti mota bat eta Triasikoan nahiko ohiko bilakatu zirenak. The 1861 discovery of Archaeopteryx first suggested a close relationship between dinosaurs and birds; aside from the presence of

Sailkapenean Dinosauria Sauropsidaren barruko goi-orden bat da. Guztiek dituzte hainbat sinapomorfia batzu ahal izateko, adibidez femurra aldakari angelua duen eta aldakan hutsa den kondilo baten bitartez batzen zaio. Hau ugaztunetan ere agertzen da eta atzeko hankek gorputz osoa eutsi dezaten baimentzen du. Dinosauroak, gainera, euren aldakaren morfologiaren arabera sailkatzen dira.

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Dinosauro izena Richard Owenek proposatu zuen 1842an. Britainia Handian aurkitutako narrasti erraldoien fosilak deskribatzeko izena zen. Grezieratik dator: δεινός (Deinos, "izugarria") eta σαύρα (Saura, "musker" edo "narrasti"). Orokorrean izen zientifikoagatik ezagutzen ditugu eta jendeari arraro egiten zaizkio izen horiek. Owenen intentzioa ez zen beldurra sartzea, baizik eta animalia hauen tamainaz ohartaraztea.[2]

[aldatu] Sailkapena

Dinosauroen sailkapenak aldaketa ugari izan ditu denboran zehar. Dinosauroak taldekatzeko hainbat sinapomorfia erabiltzen dira. Hala ere dinosauro ugari egon ziren, baliteke gaur egungo haragijale, belarjale, orojale eta intsektujaleen arteko banaketaren antzekoa izatea. Dionsauroak kanpo itxuragatik baino hezurren morfoljhgfjfghkdf3gew6frdi8j ogiaren arabera sailkatzen dira, talderik handienak aldakaren bitartez egiten direlarik.

[aldatu] Sinapomorfiak

Dinosauro guztiek Archosauriak zuen hezurduraren aldaera komun batzuk zituzten. Genero batzuek geroago bestelako adaptazioak garatu zituzten, baina badira guztiek dituzten oinarrizko ezaugarri batzuk. Taxoi bateko kide guztiek dituzten ezaugarri komunei sinapomorfia deritze:

Dinosauroen artean honako hauek agertzen dira:

  • Aurreko gorputz-adarretan laugarren eta bosgarren hatzen desagerpena.
  • Atzeko gorputz-adarretan behatzen kopurua lautik hirura igaro zen.
  • Sakroa dute, bi edo hiru ornoz osatua.
  • Azetabuloa zulatua dago eta hutsune bat du zentruan.
  • Aldakaren artikulazio berezia.
  • Aurreko gorputz-adarrak txikiagoak dira atzekoak baino.
  • Bi aho-zapai zituten eta horrela aldi berean jan eta arnasa-hartu zezaketen.
  • Izterrezura erlatiboki zuzena da eta honen burua zentralki lerrokatua dago.
  • Buruhezurra diapsidoa da, hau da, bi zulo ditu alde tenporalean.
  • Aurreko gorputz-adarretan ukondoa atzerantz orientatua dago.
  • Atzeko gorputz-adarretan belaunak aurrerantz orientaturik daude.
  • Lurtiarrak dira.

[aldatu] Taxonomia

Taxonomia filogenetikoan dinosauroak "Triceratops eta gaur egungo hegaztien arteko arbaso komunik berrienaren ondorengo guztiak" dira. Bi taldetan banatuta daude, aldakaren formaren arabera: Ornithischia (hegazti aldaka) eta Saurischia (narrasti aldaka). Ornitiskioek aldaka atzerantz orientatua dute eta sauriskioek kranealki (aurrerantz) dute. Ornitiskioak definitzeko "Triceratopsi sauriskioei baino gertuago dagoen arbaso komun bat duten taxoi guztiek". Sauriskioak ordea "gaur egungo hegaztiekin ornitiskioekin baino arbaso komun gertuago bat duten taxoi guztiak" dira. Beste sailkapen batzuetan "Megalosaurus eta Iguanodonen arbaso komunik gertukoenaren ondorengo guztiak" moduan agertzen da.

[aldatu] Zuhaitz filogenetikoa

Historian zehar zuhaitz filogenetiko ugari proposatu dira, eta geroz eta gehiago ikertu aldaketa gehiago egiten dira. Oraindik ere kontsentsu handia duen zuhaitz bat lortu ez den arren wikispeciesen proposaturiko sailkapena hau litzateke infraorden mailararte.

Dinosauria    
Ornithischia[3]    
Cerapoda[4]

Ceratopsia



Ornithopoda



Pachycephalosauria



Thyreophora[5]    

Ankylosauria



Stegosauria




Saurischia[6]    
Sauropodomorpha    

Prosauropoda



Sauropoda



Theropoda

Ceratosauria


Tetanurae

Spinosauroidea


Avetherapoda

Carnosauria



Coelurosauria






Herrerasauria





[aldatu] Fisiologia eta portaera

[aldatu] Tamaina

Fosil asko oraindik aurkitu behar badira hegaztiak ez diren dinosauroak, orokorrean, handiak direla esan daiteke. Euren barruan ere sauropodoak oso handiak ziren. Orokorrean hartuta azpitalde gehienak euren inguruan zeuden beste animaliak baino handiagoak ziren. Hau izan daiteke publikoaren artean sortu duten interesaren oinarrietako bat. Hala ere dinosauro txikiak ere baziren, batzuk oilo baten taminakoak, Compsognathus bezala, baita txikiagoak ere. Dinosauro txiki hauetatik agertzen diren fosilak ez dira hain ondo kontserbatzen, tamaina txikiko hezurrak errazago hausten baitira.

Sauropodo gehienak ezin ziren azkar mugitu, zuten tamaina eta pisua zela eta. Hazkuntzako muga praktikoak badira: tamaina handiagoa izan balute horietako asko ezingo lirateke mugitu ere egin. Hala ere izan zuten tamina ez zen arazoa izan denobra luzean bizi ahal izateko eta espezie askok gaur egungo biziraute bataz-bestekoa baino gehiago bizi izan ziren.

Bestalde baziren txikiak, arinak eta meheak ziren dinosauroak ere. Tetanurae hartzen da dinosauro talderik azkarrena bezala. Tyrannosaurus, adibidez, oso handia izan arren azkarra zela onartzen da, batez ere buruhezurran zituen zuloek asko arintzen baitzuten.

Gaur egungo animalia lurtarrekin alderatuz gero nahiko argia da diferentzia. Ezagutzen den elefanterik handienak 12 tonako pisua du, eta jirafarik altuenak 6 metro, hau da, txiki geratzen dira dinosaurio askorekin alderatuta.

[aldatu] Mugak

Fosilak aurkitu diren dinosauroen artean altuena eta pisutsuena Brachiosaurus zen. Tanzanian aurkitu zen 1907 eta 1912 artean. Berlingo Humboldt Museoan dago eta 12 metroko altuera du[7]. Ziurrenik 40 eta 60 tona arteko pisua izango zuen. Luzeena ordea Diplodocus bat da, gutxi gora behera 30 metrokoa, Ameriketako Estatu Batuetako Wyoming estatuan aurkitu zen 1907an.

Hala ere 1970an aurkitutako Argentinosaurusek ziurrenik 100 tona pisatuko zituen eta Seismosaurus izenekoak 50 metro luzera zituen. Sauroposeidonek 18 metro altuera zituen.

Bruhathkayosaurusa baliteke izatea sauropodorik handiena. Aurkitu diren izterrezur, aldaka, tibia, erradio eta ornoak, guztiak oso gaizki fosilizaturik, mota honetako animaliari egotzi zaizkio. Baliteke ere landare fosilak izatea. Amphicoelias izena eman zitzaion beste baten 2,5 metroko saihetsa ere aurkitu omen zen, baina, antza, garraioan apurtu zen.

[aldatu] Bataz-besteko tamaina

Tyrannosaurus rex eta Homo sapiens baten arteko konparaketa.

Dinosauroen banaketa Triasikoaren bukaeran hasi zen eta bai tamainan zein portaera eta itxuran aldaketa handiak gertatu ziren. Beraz bataz-besteko tamaina bat ezartzea lan zaila da. Dirudienez denbora geologikoan zehar dinosauroen bataz-besteko tamaina aldatu zen.[8]

[aldatu] Erreferentziak

  1. Bakker, R. T., Galton, P., 1974. Dinosaur monophyly and a new class of vertebrates. Nature 248:168-172.
  2. Farlow, J.O., and Brett-Surman, M.K. (1997). Preface. In: Farlow, J.O., and Brett-Surman, M.K. (eds.). The Complete Dinosaur. Indiana University Press, ix-xi. ISBN 0-253-33349-0.
  3. Ornitischia - Wikispecies
  4. Cerapoda - Wikispecies
  5. Thyreophora - Wikispecies
  6. Saurischia - Wikispecies
  7. Colbert, E.H. (1968). Men and Dinosaurs: The Search in Field and Laboratory. E. P. Dutton & Company:New York, vii + 283 p. ISBN 0-14-021288-4.
  8. Dinosauroen tamaina garai ezberdinetan aldatu zen. Tamainaren inguruko hipotesia.


Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Dinosauro
Wikispezieaken orrialde bat dago honi buruz:
Dinosauro

Tresna pertsonalak