Klaus Fuchs

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Klaus Fuchs

Alemaniar fisikaria (Rüsselsheim, 1911 - Berlin, 1988). Nazien esetsaldian Ingalaterrara ihes egin zuen, eta Glasgowko Unibertsitatean irakasle izan zen. Han hasi zituen energia atomikoari buruzko ikerketak. Bigarren Mundu Gerraren garaian Estatu Batuetan egon zen bonba atomikoa egiteko ikerketetan laguntzen. Ingalaterrara itzuli zenean Harwelleko laborategian Fisika Teorikoko irakasle izendatu zuten. 1950ean bonba atomikoari buruzko ezkutuko datuak Sobietar Batasunari eman izanaz epaitu zuten, eta hamalau urteko kartzela-zigorra eman zioten. Kartzelatik irten zenean Berlin ekialdean bizi izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]