Kolina
Wikipedia(e)tik
Kolina konposatu basikoa da, B bitaminaren taldekoa. Likido lodia da, alkalinoa, uretan eta alkoholetan oso disolbagarria.
Animalietan izaten da, behazunean, gihar-zuntzetan eta beste zenbait ehunetan; fosfolipido mota batzuen eta azetilkolinaren osagaietako bat da.
Kolinaren funtzio nagusia prozesu metaboliko batzuetan beharrezkoa den metiloa gorputzera eramatea eta gantza gibeletik gorputzeko beste atal batzuetara eramatea dira.
Bitamina gisa sailkatu ohi da (B bitaminaren barruan), gorputzak sintetizatu egiten baitu. Kolinarik ezak organismoan arazoak sortzen ditu: ez haztea, odoljarioak giltzurrunetan eta gantza gibelean pilatzea, besteak beste. Erabilera terapeutiko ugari ditu.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.