Kontrol barrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Presiozko ur-erreaktore bateko kontrol barrak.

Kontrol barrak, erreaktore nuklearretan uranio eta plutonioaren fisio maila kontrolatzeko erabiltzen dira. Kimikoki boro, kadmio, zilar eta indioz osatua daude, eta neutroi asko xurgatzeko gaitasuna dute.

Nagusiki zentral nuklearretan erabiltzen dira, baina baita itsaspeko nuklearretan ere. Erreaktorearen tarte batzuetatik nuklear erregaiaren bainen artean sartzen dira, modu honetan neutroiak xurgatu eta fisioa kontrolpean edukitzea lortzen da.

Kontrol barrak jaisten 20 segundu inguru irauten dute, halere, erreaktore modernoetan barrak segundu bakar batean jaisteko gai diren gailuak daude, honela kate-erreakzio nuklearra geldituz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]