Kosi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kosi
Koshi, Saptakoshi (ne)
Bhote Kosi in Nepal.jpg
Kosi ibaia Himalaia aldean
Kokapena NepalNepal
IndiaIndia
Luzera 729 km
Arroa 69.300 km²
Emaria 2.166 m³/s
Iturburua Tribenighaten (Nepal) elkartzen dira zazpi ibaiak
Ibai ahoa Ganges
River Ganges and tributaries.png

Kosi[1]Koshi[1] grafia ere aski zabaldua dago— (hindiz Kosi कोसी नदी, nepaleraz Koshi कोशी नदी edo Sapta Koshi सप्तकोशी), Nepal eta Indiako ibaia da, nahiz eta bere erreka batzuen iturria Tibeten ere badagoen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nepalen Kosi Gunea zeharkatzen du eta Indian Bihar estatua. Ganges ibaiaren iparraldeko ibaiadar garrantzitsuena da Gandaki ibaiarekin batera. 729 km-ko ibilbidea egiten du eta ibaiaren arroa 95.156 km²-koa da. Zazpi ibaik osatzen dute Kosi ibaia, honako hauek dira hain zuzen ere: Sun Kosi (nepaleraz सुनकोशी), Tamakoshi (तामाकोशी), Dudh Kosi (दुधकोशी), Indravati (इन्द्रावती), Likhu (लिखू) eta Tibetetik datozen Arun (अरुण) eta Tamur (तमोर).

Uholdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montzoi garaian ur maila eta abiadura asko igotzen zaio eta Bangladeshen ondoren uholdeen erruz munduan hiltzen den jende kopuru handiena hiltzen da urtero Kosiren ertzetan. Uholdeok ibaiaren ibilbidea aldatu egiten dute eta azken 250 urtetan 120 kilometro egin du mendebalderantz.

Parke Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kosi Aldatu lotura Wikidatan