Ganges

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ganges
Gaṅgā (hi)

Ganges ibaia Varanasin.

Kokapena IndiaIndia
NepalNepal
BangladeshBangladesh
Luzera 2.510 km
Arroa 907.000 km²
Emaria 12.015 m³/s
Iturburua Gangotri glaziera, Goi-ordoki tibetarra.
Ibai ahoa Bengalako golkoa


Ganges (hindiz, marathiaz, bengalieraz, nepalieraz: गंगा edo Gaṅgā) Indiako azpikontinentearen ibai nagusienetako bat da. Bere 2.510 km ibilbidea Gangotri glaziarean hasten da, Himalaietan, gero behin Indo-gangear ordokia zeharkatuta, delta bat sortzen du Bengalako golkoan ahoratzeko Bangladeshen. Bere arroa munduko populatuenetariko bat da eta hinduismoan ibai sakratua da: Ganga jainkosa.

Hain ibai inportantea da Indian non Jawaharlal Nehruk Discovery of India bere liburuan idatzi zuen:

   
Ganges
Gangesaren historia, bere iturritik itsasora, aintzinetik gaur egunera, Indiako zibilizazioa eta kulturaren historia da, inperioen hasiera eta bukaera, hiri handi eta harroak, gizonaren balentriak…
   
Ganges

[aldatu] Ibilbidea

Ganges Himalaietan du iturri, behin sei ibai bilduta: Alaknanda, Dhauliganga, Mandakini (bitan), Pindar eta Bhagirathi, jadanik Ganges bihurtua Uttarakhand estatuan. Korronte nagusia Bhagirathi da, Gangotri glaziera, 7.756 metrotara jaioa.

200 km Himalaietan zeharkatu ondoren, Haridwar herri sakratura doa. Hemen Ganges ubidea hasten da, Yamuna bere ibaiadar nagusiarekin lotzen zaiona. Gero Kanpur eta Allahabad zeharkatzen ditu. Allahabaden Jamuna ibaiarekin bilgunea dago (Sangam) hindusimoaren leku sakratua.

Ganges eta Brahmaputra ibaien delta Bengalako golkoan.
Ganges eta Brahmaputra ibaien delta Bengalako golkoan.

Gero batzen zaizkio ibaiadar asko (Kosi, Son, Gandak eta Ghaghra) Mirzapur, Varanasi, Patna eta Bhagalpur herriak zeharkatzen. Hemendik hegoalderako bidea hartzen du Bangladeshera non Brahmaputra ibaiadarrekin lotzen da azkenenan 350 [km]] zabalera duen deltan bukatzeko Bengalako golkoan.

[aldatu] Esaera erlijiosoa

Ganga jainkosa.
Ganga jainkosa.

Ganges Rig Vedan agertzen da, lehendabiziko Hindu izkribuak. Adibidez, Rig Veda 10.75ean eta RV 6.45.31an.

Ibai sakratua da Ganges. Hinduismoan jainkosatzat dute ibaia eta bere uretan bainu bat hartzeak bekatuen barkamena eta salbazio esan nahi du. Horrexegatik batzutan hildakoen hautsak ibaira botatzen dituzte.

Bere ertzetan, zenbait jaialdi erlijioso egiten dira, hala nola, Kumbh Mela edo Chhat Puja.

[aldatu] Ekologia

Ohitura erlijiosoek eta bere bazterretan bizi den jende mordoak zeharo kutsatu dute Gangesen ura, adibidez Schistosoma mansoni edo faecal coliforms bakteriak ugari dira.

Gainera 2007ko Nazio Batuetako Klimaren Txostenak esan du 2030erako desagertuak izango direla Himalaiako glaziare handiak eta Ganges montzoiaren menpean egongo da.

Koordenatuak: 30°54′N 79°07′E / 30.9, 79.117

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ganges
Tresna pertsonalak