Bihar (India)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bihar
मगध (hi)

Herrialdea IndiaIndia
Barrutiak 38
Hiriburua Patna
Koordenatuak 25°37′0″N 85°13′0″E / 25.61667°N 85.21667°E / 25.61667; 85.21667Koordenatuak: 25°37′0″N 85°13′0″E / 25.61667°N 85.21667°E / 25.61667; 85.21667
Hiri handiena Patna
Eremua 99.200 km²
Biztanleria 82.998.509[1] (2001)
Hizkuntzak Ingeles, Hindi, Urdu, Bhojpuri, Magahi eta Maithili
Dentsitatea 880 bizt / km²
Bihar in India (disputed hatched).svg
Gobernadorea J.Daulatram (Indiako Kongresu Nazionala)
Lehenengo Ministroa Sri Krishna Sinha
ISO 3166-2 IN-BR
www.gov.bih.nic.in

Bihar (hindiz बिहार, urduz: بہار bɪhaːr) India ekialdeko estatua da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bihar ekialdean Mendebaldeko Bengala, mendebaldean Uttar Pradesh , iparraldean Nepal eta hegoaldean Jharkhand ditu mugakideak. Biharko ordokia Ganges ibaiak bitan zatituta dago, estatua mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duena. Biharrek 6.764,14 km² baso-azalera du, hau da bere azalera osoaren %7,1a[2].

Gangesek ez ezik, Gandak eta Koshi bere iparraldeko ibaiadarrek ere zeharkatua da, Himalaia nepaldarrean dagoen Katmandu haranean jaioak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bihar "Magadha" izena zuen antzinean. Magadha bi ohituraren iturria izan zen: jainismoa eta budismoa. Indiar inperiorik handiena, Maurya Inperioa, Magadhan ere sortua izan zen k. a. 325ean, hiriburua Patliputra (egungo Patna) izanik. Batzuen ustez, mauryar enperadorea zen Ashoka, Patliputran jaioa, inoizko Indiako enperadorerik boteretsuena izan zen.

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuko mapa

Bihar 9 dibisiotan eta 38 barrutitan banatuta dago administratiboki.

Dibisioak honako hauek ziren:

  • Patna
  • Tirhut
  • Saran
  • Darbhanga
  • Kosi
  • Purnia
  • Bhagalpur
  • Munger
  • Magadh

Barrutiak, berriz, hauek:

Dibisioa Hriburua Barrutia
Bhagalpur Bhagalpur Banka, Bhagalpur
Darbhanga Darbhanga Begusarai, Darbhanga, Madhubani, Samastipur
Kosi Saharsa Madhepura, Saharsa, Supaul
Magadh Gaya Arwal, Aurangabad, Gaya, Jehanabad, Nawada
Munger Munger Jamui, Khagaria, Munger, Lakhisarai, Sheikhpura
Patna Patna Bhojpur, Buxar, Kaimur, Patna, Rohtas, Nalanda
Purnia Purnea Araria, Katihar, Kishanganj, Purnia
Saran Chapra Gopalganj, Saran, Siwan
Tirhut Muzaffarpur Ekialdeko Champaran, Mendebaldeko Champaran, Muzaffarpur, Sheohar, Sitamarhi, Vaishali

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen irakurtzen eta idazten dakitenen datuak:

Alfabetatuak 1951~2001[3]
Urtea Guztira Gizonak Emakumeak
1951 13,49 22,68 4,22
1961 21,95 35,85 8,11
1971 23,17 35,86 9,86
1981 32,32 47,11 16,61
1991 37,49 51,37 21,99
2001 47,53 60,32 33,57

Hindi eta Urdu hizkuntza ofizialak badira ere, gehienek Bihari hizkuntzetako bat menperatzen dute: Bhojpuri, Magadhi, Maithili edo Angika. Hona hemen estatuko hiztunen datuak:

Biharko hizkuntzak[4]
Hizkuntza Familia-hizkuntza Hiztunak (%)
Hindi Indo-ariar  %73,12a
Bhojpuri Indo-ariar  %15a
Magahi Indo-ariar  %14a
Maithili Indo-ariar  %14,27a
Bajjika Indo-ariar
Urdu Indo-ariar  %11,41a
Bengalera Indo-ariar  %0,53a
Santali Austro-asiar  %0,47a

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bihar (India) Aldatu lotura Wikidatan

Gobernua

Besteak