Krementxuk
|
Krementxuk |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Oblast edo probintzia | Poltava | ||
| Koordenatuak | 49°04′N 33°25′E / 49.067°N 33.417°EKoordenatuak: 49°04′N 33°25′E / 49.067°N 33.417°E | ||
| Eremua | 96 km2 | ||
| Garaiera | 80 m | ||
| Sorrera | 1571 | ||
| Posta kodea | 39600-39689 |
||
| Biztanleria | 231.202 bizt. (2005) | ||
| Dentsitatea | 2.408,35 bizt./km² | ||
| http://www.kremen.gov.ua/ | |||
Krementxuk (ukraineraz: Кременчук, translit. Kremenchuk) Ukrainako erdialdeko hiria eta ibai-portua da. Dnieper ibaiaren ertzean dago eta Poltava oblasteko bigarren hiririk handiena da. 2005ean 231.202 biztanle zituen[1].
Eskualdean burdin hobi garrantzitsuak daude. Krementxuk Ukrainako industria hiri nagusietako bat da. Arlo garrantzitsuenak burdingintza, mekanika (KrAZ ibilgailu fabrika) eta janari-industria dira. "Ukrtatnaftak" petrolio-findegia bat dauka.
Historia[aldatu]
1571. urtean eraiki zuten bertako gotorlekua. Kurukoveko hitzarmenaren ondorioz (1625) kosakoek honen kontrola hartu zuten. Dnieperren tarte nabigagarrian zegoenez, XVII. mendean merkataritzarako berebiziko garrantzia hartu zuen. XVIII. mendean Errusiar Inperioaren eragina gero eta handiagoa izan zen, eta 1765ean Errusia Berria guberniara anexionatu zuen. Urte horretan hiri estatusa jaso zuen. 1765 eta 1783 artean Errusia Berriko hiriburua izan zen[2].
Bigarren Mundu Gerran Alemaniako armadak 1941eko irailaren 8tik 1943ko irailaren 29ra okupatu zuen Krementxuk. Hiria ia erabat suntsiturik gelditu zen[2].
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Kremenchuk World-gazetteer.com
- ↑ a b Kremenchug city, Ukraine Ukrainetrek.com