Kuado

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kuadoak (quadi latinez), tribu germaniar txiki bat zen. Tribu honi buruz dauden berriak, soilik erromatar istorioetan oinarrituak daude. Ez dago, adibidez, kuadoei eman ahal zaizkien hondakin materialik, edo ezberdintzeko erabil daitezkeenik.

Kuadoen historia, hasieratik (hau da, erromatarrekin kontaktuan sartu zirenetik), azkoz tribu handiagoa zen markomanoenarekin estuki lotua dago. Beharbada, Meno ibaitik iparraldera zegoen eskualderen batean jatorria zutenak, kuadoak eta markomanoak, egungo Moravia, Mendebaldeko Eslovakia eta Behe Austriara joan ziren, nondik bertako herri zeltak kanporatu zituzten. Estrabonek zein Tazitok, erreferentzia laburra egiten diete kuadoei euren liburuetan.

Erromatarrekin izan zituzten borrokek, bultzada ba izan zuten 167an, lonbardoek Danubio zeharkatu zutenean, Mesia erromatar probintzia inbadituz. Lehen eraso hau (urrundua izan zena), ezingo zen kuadoen baimenik gabe gertatu, hauen lurraldea zeharkatu behar izan baitzuten, eta muga behartzeko saiakera ugariren abiapuntua suposatu zuen.

Handik gutxira, kuadoek eta markomanoek, beste tribu batzuekin batera, erromatar armada garaitu eta egungo Triestetik gertu dagoen Aquilea hiria setiatu zuten. Erromatarrek, beranduago, egoera berrorekatzea lortu zuten, eta Marko Aurelio enperadoreak bakea adostu zuen Danubioren ertzetako tribuetako batzurekin, horien artean kuadoak zeudelarik. Bakeak ez zuen luze iraun, eta erromatar enperadoreak Bohemiara bultzatzea lortu zuen. Kanpaina hau, baina, Marko Aurelioren heriotzak eten zuen 180an.

Ikerketa arkeologikoek, suebiar tribuen gorpu errausketa errituak, horien artean kuadoak zeudelarik, Bohemian, 400. urte inguruan egiaztatzeari utzi zitzaiela adierazten dute. Datu hauek, suebiarrek egin zuten migrazioarekin bateragarriak dira eta soilik Ozeano Atlantikoaren ertzean amaitu zena, Gallaecian eta Lusitania iparraldean, non, 410ean, Ermerikok suebiar erresuma sortu zuen.

Kuadoen erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vannius 19-50
  • Sido 50-??
  • Vangio ??-??
  •  ???
  • Ariogais ??-??
  • Ariomer ??-??
  • Wangio