Lusitania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lusitaniaren kokapena.

Lusitania Hispaniako mendebaldeko lurraldea izan zen erromatarren kolonizazioaren garaian, egungo Espainiako Extremadura eta Portugaleko Duero ibaiaren hegoaldeko lurrak, Tajo ibairaino, hartzen zituena.

Bertan bizi ziren lusitaniar eta veton herriak. Olisipo (Lisboa) hiria izan zuen hiriburu, Augustok Emerita Augusta hiria guztiz antolatu zuen arte (Merida, Extremadura, K.a. 25). Lusitaniako konkistak neke handiak ekarri zizkien erromatarrei: Puniko (K.a. 155-154), Kaisaros (K.a. 153) eta Viriato (147-139) buruzagi lusitaniarrek aurre egin zieten erromatarrei, veton herriak lagunduta; Sertorio jeneral erromatarrak gidatu zuen lusitaniarren azken matxinada handia K.a. 72an. Lusitania inperio-herrialdea (provincia Caesaris) izan zen, gehienak ez bezala (provinciae populi romani). Bertako meatzeak (zilarra, eztainua eta beruna) oso garrantzitsuak izan ziren.

411. urtean alanoak sartu ziren Lusitanian, eta 439an sueboak. VI. mendean bisigodoen menpean geratu zen.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak