Trieste

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Trieste

Friuli-Venezia Giulia
Trieste
Izen ofiziala Trieste
Estatua ItaliaItalia
Estatua
Eskualdea
Probintzia
ItaliaItalia
Friuli-Venezia Giulia
Trieste
ISTAT kodea
Alkatea Roberto Dipiazza
Koordenatuak 45°38′0″N 13°48′0″E / 45.63333°N 13.8°E / 45.63333; 13.8Koordenatuak: 45°38′0″N 13°48′0″E / 45.63333°N 13.8°E / 45.63333; 13.8
Trieste Italia-n dago
Trieste
Eremua 84 km2
Posta kodea 34.100
Biztanleria 207,069 bizt.
Dentsitatea 2,47 bizt./km²
[1]


Trieste (Triest friulieraz) Italiako ipar-ekialdean dagoen hiria da, Friuli-Venezia Giulia eskualdeko hiriburua. Esloveniako mugaren ondoan dago. 2004an 207.069 biztanle zituen (2.479 biz./km2).

Eduki-taula

Inguru naturala [aldatu]

Itsaso Adriatikoaren kostaldean kokaturik dagoen hiria.

Historia [aldatu]

K.a. II. mendean Tergeste izena hartu zuen Erromatar Inperioaren garaian. Erromatarren kolonia izan zen K.a. 177. urtetik aurrera. K. a. 33. urtean Augusto enperadoreak portua eraikitzeko agindua eman zuen. Erromako Inperioa deuseztatu zenean Istriako eskualdean geratu zen. 788. urte arte Bizantzioren kontrolpean egon zen. 1202. urtean veneziarrek konkistatu zuten. 1382. urtean Leopoldo III.a Habsburgokoaren mende geratu zen, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean gero. 1719. urtean merkataritza askerako portu egin zuten, Austria-Hungariako Inperioko Portu frankoa. Inperioak Mediterraneorako zuen irteera nagusi bilakatu zen (156.000 biztanle zituen ordurako). XX. mendearen hasieran italiarrak ziren biztanleen bi heren, eta esloviarrak eta kroaziarrak gainerakoak. 1918. urtean Italiak inbaditu ondoren hasi zen portuko merkataritza jardueraren gainbehera. 1943. urtean alemaniarrek okupatu zuten eta, Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, lurraldea banatzeko hitzarmena sinatu zuten Jugoslaviak eta Italiak.

Klima [aldatu]

Datu klimatikoak (Trieste Barcola)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.6 21.2 23.9 29.3 32.2 36.2 37.2 37.0 34.4 30.8 24.4 18.0 37.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.6 9.0 12.2 16.5 21.6 25.0 27.9 27.7 23.3 17.8 12.3 8.8 17.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) -9.3 -14.6 -6.4 1.2 3.8 8.1 10.3 11.0 7.0 3.6 -1.5 -7.9 -14.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.8 4.3 6.6 10.0 14.5 17.8 20.3 20.4 16.8 12.7 8.1 4.0 11.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 58.0 56.9 63.4 82.8 84.2 100.4 62.1 84.5 103.4 111.4 107.4 88.5 1003
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 7.8 6.2 7.8 8.5 8.7 9.3 6.5 7.3 7.1 7.9 9.1 8.4 94.6
Eguzki orduak 96.1 118.7 142.6 177 226.3 243 288.3 260.4 210 167.4 99 83.7 2112.5
Hezetasuna (%) 67 64 62 64 64 65 62 62 66 68 67 68 65.5
Iturria: Servizio Meteorologico dell'Aeronautica Militare, data 1951-2011

Ekonomia [aldatu]

Merkataritza (iharduera handiko portua da; 26.304.000 tona 1983. urtean) eta industria (ontziolak, petrolio findegiak, kimika industria, altzairugintza, metalurgia, janari industria, papergintza, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ondasun nabarmenak [aldatu]

Garai askotako monumentuak kontserbatu ditu. Aipagarriak dira erromatarren garaiko anfiteatro eta atearen hondakinak, XI-XIV. mendeetako San Giusto katedrala, 1343. urteko kanpandorrea, XV-XVI. mendeetako gaztelua eta XVIII-XIX. mendeetako etxe eta jauregi barroko eta neoklasiko ugariak.

Biografiak [aldatu]

Kirolak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Trieste