Kublai Khan
Wikipedia(e)tik
Kublai Khan (Khubilai edo Kubla ere deitua) Mongoliar enperadorea (1215-1294), Gengis Khan Mongoliako inperioaren sortzailearen biloba. Mangu bere anaia 1259an hil zenean hartu zuen khan titulua. Aitonak hasitako Txinako konkista burutu zuen eta Yuan mongoliar dinastia sortu zuen Txinan. Mongoliako inperioaren administraziogunea bihurtu zuen Txina, eta Khanbaluken (gaur egungo Pekinen) ezarri zuen hiriburua. Japonia konkistatzen ahalegindu zen baina ez zuen lortu. Erlijio-aniztasuna onartu eta kultura suspertu zuen. Marco Polo 17 urtez egon zen Kublai Khanen gortean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.