La Almudena katedrala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
La Almudena katedrala

Santa María la Real de la Almudena katedrala Madrilgo (Espainia) elizbarrutiaren apezpiku-egoitza da. 102 metroko luzera eta 73 metroko garaiera duen tenplua da, estilo ezberdinak batzen dituelarik: neoklasikoa kanpoaldean, neogotikoa barrualdean, eta neoerromanikoa elizpean.

Hiriaren erdialdean kokatuta dago, Madrilgo Errege Jauregiaren parean. Alboko atera Bailén kaletik iris daiteke, eta elizpera Mayor kaletik. Noveldako (Alacant) harria eta Colmenar Viejoko (Madril) granitoa baliatuz eraiki zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 40°24′56″N 3°42′52″W / 40.41556°N 3.71444°W / 40.41556; -3.71444

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Almudena katedrala Aldatu lotura Wikidatan