Casa de Campo
Wikipedia(e)tik
Casa de Campo (euskaraz Landako Etxea esan nahi du) Espainiako Madril hiriburuan dagoen parke bat da. Hiriaren mendebaldean kokatzen da, administratiboki Moncloa-Aravaca barrutiko Casa de Campo auzoan dago, hegoaldetik Latina auzoarekin mugatzen du, aldiz, mendedebaldetik Pozuelo de Alarcón udalerriarekin.
Parkea Monte de El Pardo eremuaren aldamenean dago, eta 1.722,6 hektareatako azalera du. Hortaz, Parisko Bois de Boulogne parkearen azalera bikoitza du, New York hiriko Central Park parkea baino bost aldiz handiagoa da, eta azkenik, Londresko Hyde Park parkea baino 6,5 aldiz handiagoa da.
Kanpo loturak[aldatu]
- Casa de Campo parkeari buruzko Jorge Calvoren webgunea (Gaztelaniaz)