La movida madrileña

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Enrique Sierra (Radio Futura), 1980ko hamarkadan.

La movida madrileña 1980ko hamarkadan eta Madrilen sortutako mugimendu "kontra-kulturala" izan zen, Espainiako beste toki batzuetara zabaldu zena. Irratsaio batzuk bultzatu zuten (Jesús Ordovás, Diego Manrique et Julio Ruiz irrati esatariak tartean), eta telebistan "La bola de cristal" saioa nabarmendu zen beste batzuen artean. Enrique Tierno Galván alkatearen sasoiarekin bat egin zuen, eta berak gidatutako udalak eta beste politikari sozialista batzuk nolabait mugimendua sostengatu egin zuten.

Musika arloan Nacha Pop, Alaska y los Pegamoides (Alaska), Radio Futura, Los Secretos, Gabinete Caligari, Tequila eta Ramoncín aipagarriak dira beste hainbaten artean, baina mugimenduak zinema (Pedro Almodóvar), literatura, komikiak eta fanzineak ere barne hartu zituen.

Abiapuntutzat José Enrique Cano "Canito"-ren omenezko kontzertua jo dezakegu, Madrilgo unibertsitate eremuan 1980ko otsailaren 9an egin zutena.

Aro honetako ikur nagusienetako bat Cojo Manteca ezizenez ezaguna zen arrasatearra izan zen.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Almodóvar mugimenduaren ikur nagusia da zinema arloan ("Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón", 1980; "Laberinto de pasiones", 1982; "¿Qué he hecho yo para merecer esto?", 1984; "La ley del deseo", 1986; "Mujeres al borde de un ataque de nervios", 1988), Fernando Trueba ("Ópera prima", 1980; "Sé infiel y no mires con quién", 1985), Fernando Colomo ("¿Qué hace una chica como tú en un sitio como éste?", 1978; "La vida alegre", 1987; "Bajarse al moro", 1989) eta Iván Zuluetarekin batera ("Arrebato", 1979).

Madrildik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, Loquillo y los Trogloditas eta El Último de la Fila (Bartzelona) eta La Orquesta Mondragón (Donostia) taldeak Madrilgo mugimenduaren garaikideak izan ziren, baita Movida viguesa delakoak ere, hainbat ezaugarri amankomunean dutelarik euren artean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]