Ladon Herensugea
Wikipedia(e)tik
Greziar mitologian, Ladon (grezieraz Δρακον Λάδων, Drakon Ladôn), ehun buru zituen herensuge bat zen, buru horietako bakoitzak, hizkuntza ezberdin bat hitz egiten zuelarik. Hesperideen lorategia zaintzen zuen, eta, ondorioz, Hesperideetako Herensugea bezala ere ezagutzen zen. Fortzis eta Zeto edo Tifon eta Ekidnaren semea zen, bertsioaren arabera.
Herak, Hesperideen lorategiko urrezko sagarrak zaintzeko bidali zuen, eta Heraklesek, bere hamabi lanetako batean, hil egin zuen. Bere zerbitzu leialengatik esker on bezala, Herak, herensugearen hondarrak zerura igo zituen, non, ordutik, Drako konstelazioa eratzen duen.
Izen bereko beste pertsonaia batzuk[aldatu]
- Arkadiako ibai bat eta bertako ozeanida, Ozeano eta Tetisen semea eta Metope (Asoporen emaztea), Temis, Telpousa naiadeen eta, beharbada, baita Dafnerena (iturriren batzuk, hau, Peneo ibaiaren alaba zela diote) eta Sirinxena ere.
- Akteonen zakurretako bat
- Eneasen lagun bat Italian, Halesok hil zuena.