Lankide:Alaia Sarasa/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Calluna generoa espezie bakarreko generoa da: Calluna vulgaris. Calluna, Erica genero hurbiletik bereizi zuen Richard Anthony Salisbury-ek korola eta kaliza bakoitzak 4 partetakoak izateagatik, 5 izan ordez. Calluna izena grekerako Kallyno (edertu) hitzetik dator. Calluna vulgaris (ainarra arrunt edo txilar arrunt ere deitua) hosto iraunkorreko zuhaixka da angiospermo loredun eta hazidunen barruan sailkatua. 20 - 50cm-ko altuera izaten du (1m gehienez), eta oso ugaria da Europa eta Asia mendebaldean, lurzoru azido eta baldintza eguzkitsuetan bizi delarik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 to 50 zentimetro inguru neurtzen ditu altueran, gehienez 1 metro neur dezakelarik. Mulu edo zuhaixka hau urte osoan berdea da. Orpoa zurezkoa eta bihurria du, eta kolore horixka edo gorrixkako adar ugari botatzen ditu. Hostoak zurtoinari estuki erantsiak, gainaldetik konkaboak eta azpialdetik gilatuak; adar antzuetan hertsiki teilakatzen dira, 4 ilara osatuz. Loreak luku meheetan bilduta, hauekin batzuetan panikulak osatuz; kalizak 4 sepalo laburragoa den korola bilduz; anterak inklusoak; estiloa luzea eta mehea; kapsula biribildua, iletsua, 4 kuskutan irekitzen da. Lore basatiak malba kolorekoak dira, baina, gutxi batzuetan txuriak ere izan daitezke.

Ezaugarri bereizgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hosto txikiak ditu gehienez 2-3 mm luze eta aurikulatuak dira. Kontrako norantzan hazten dira eta adar antzuetan, ezkaten eran, trinkoki teilakatuak ditu. Erica generokoak ordea luzeagoak dira 5 mm neur dezaketelarik.

Kaliza petaloidea, korola baino handiagoa da eta korola eta kaliza bakoitzak lau parte ditu, Ericak berriz, bost. Ericak ez bezala, batzuetan lore bikoitzak garatzen ditu. Gainera, Calluna-k normalean uda berantiarrean edo udazkenean garatzen ditu loreak, Erikak berriz negu amaieran edo udaberria aldera.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiki sexualki ugaltzen da, haziaren bidez, zeina bideragarri mantendu daitekeen denbora luzez, batzuetan 100 urte arte. Loraketa eta fruitu ematearen garaia ekainetik urrira bitartean izaten da, baina inoiz urte osoan zehar loretan ikus daiteke. Haziak haizearen, animalien edota autoen bidez sakabanatuak izaten dira. Baldintza egokiak izanez gero, 15 urtetan guztiz garatua egongo da, 25 urtetatik aurrera egur gehiago garatuko du eta 30 urteetatik aurrera degradatzen hasiko da.

Asexualki ere ugaldu daiteke, lurzoruarekin kontaktuan dauden adarrek sustraiak garatu ditzakete eta denborarekin landare berri bat garatu.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txilardi europarrak nutriente gutxiko lurzoru azido eta oligotrofikoetan hazi ohi dira, hare silizeoetan, flubioglaziarretan eta zonalde harritxuetan. Mantenugaietan aberatsak diren zonaldeetan ez da ohikoa aurkitzea. Zonalde eguzkitsuetan eta itzal gutxi dagoenetan agertzen da. Ur gutxi behar izaten du. [1]

Habitata eta distribuzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txilardi deritzo Calluna vulgaris espeziea ugaria den sasi-komunitateari. Banaketa geografikoa: Europako zatirik handienean, Asia mendebaldean, Afrika iparraldean eta Ipar Amerika ekialdean bizi da. Euskal Herrian hedadura zabala du, itsas mailatik hasi eta mendi garaienetaraino, eta eskualde zorrozki mediterranearrean bakarrik falta da.

Hondartza eta dunen atzealdeako zonaldean sastraka elkarteetan agertzen da. Kostaldeko txilardiak osatzen ditu, Erica lusitanica, Ulex europaeus, Pteridium aquilinum batera, normalean. Itsaslabarrean, non haizeak gogor jotzen duen eta ur gaziaren eraginpeko zonaldea den eta lurra nahiko pobrea den Ulex gr. maritimus -ekin batera agertzen da. Txilardi hauek barnealdekoekin nahiko antzekoak dira.

Hauek duna hilen primokolonizatzaileak dira, eta sastrakadi hauek guztiek haritz eta arteen finkapenerako lehenengo fasea osatzen dute. Bestetik, haien inguruan sortzen duten hezetasuna dela eta, goroldioen hazkuntza ere bultzatzen du. Kontuan hartu behar da dunak Euskal Herriko habitatik degradatuenetarikoak direla, zonaldeko naturak oso leku gutxitan ahalbidetzen du dunen sorrera eta gainera, gizakiak asko eraiki du habitata suntsituz. [2]

Txilardi-otaidak ere osatzen ditu Erico vagantis-Ulicetum europaei espezieak nagusiak direlarik, Atlantiko europearreko zonaldeko begetaziorik adierazgarrienetakoa osatzen dute. Komunitate hauetan ere agertzen da erikazeoekin batera (Daboecia cantabrica, Erica cinerea, Erica vagans), arantzadun lekadunekin Ulex europaeus y Ulex gallii, edota  Agrostis curtisii, Avenella flexuosa, Avenula sulcata espezieekin batera, besteak beste. Hauek, basoen transformaziorako sua erabiltzen hasi zenetik ez-zuzenki oso zabalduak izan dira. [3]

Laborantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C. vulgaris-en kultibaziorako toki eguzkitsu eta lehorrak hobesten dira. Izan ere, optimoki ur gutxirekin haziko da eta gainera, hezetasun gehiegi egonez gero, onddoek kaltetu dezakete. Lurzoru azidoa ere beharrezkoa da. Bestetik, gomendatzen da hazkuntzaren hasieran eta amaieran, hau da, udaberri hasieran eta uda amaieran ongarri organikoa gehitzea.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiki lorategietan aurkitzen da dekorazio moduan, lore deigarriak baititu.

Bere adaska loredunak infusioan hartzen dira, astringente eta gernu bideen antiseptiko modura.

Txilar-eztia oso elikagai ezaguna da dituen ezaugarri nutritibo eta sendagarriengatik. Eztia txilar loreez elikatu diren erleek egiten dute. Antibiotiko natural hoberenetarikoa kontsideratzen da eta ezaugarri antierreumatikoak eta diuretikoak ditu. Gainera, oso ahalmen orbaintzaile handia du eta intsektuen ziztadentzako ukendu moduan ere erabiltzen da. [4]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AIZPURU, I. et al. (2010). Euskal Herriko Zuhaitz eta Zuhaisken Gida. (2. argitaraldia) Eusko Jaurlaritza.

http://www.floraiberica.es/

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ojeda, F., 2009. 4030 Brezales secos europeos En: VV. AA., Bases ecológicas preliminares para la conservación de los tipos de hábitat de interés comunitario en España. Madrid: Ministerio de Medio Ambiente, y Medio Rural y Marino. 66 p.
  2. «Vegetación del País Vasco: Franja costera» www6.uniovi.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  3. (Gaztelaniaz) r01eD8D7C1E64FE2825A79B634CE8FAD03FFBA38D58D, r01e00000ff26d4660aa470b86e33e29651f9e31e. «Buscador Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  4. (Gaztelaniaz) «El brezo o Calluna vulgaris: el origen de un auténtico antibiótico natural» Lista de las Plantas Medicinales más INCREÍBLES para tu Salud【2018】 2017-01-20 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).