Ote zuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ote zuri
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Fabales
Familia: Fabaceae
Generoa: Ulex
Espeziea: Ulex europaeus
L.

Ote zuria (Ulex europaeus) lekadunen familiakoa eta Ulex generoko zuhaixka da. Mendebaldeko Europakoa da jatorriz, Erresuma Batutik Portugaleraino. Ote beltzaren (U. minor) antz handia du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2,5 metroko zuhaixka izatera heltzen da eta bere adar nagusiak, beti ere tente eta arantzadunak, ziztatzeko prest azaltzen dira. Espezie horren hostoak filokladoak dira, hau da arantza-itxurakoak, eta galtzarbeetatik ateratzen dira adartxo multzoak sortuz.

Lore hori ilunak, urrintsu samarrak, 14-18 mm luzeak eta mordo txikietan eratuak izaten ditu. Arrautza itxurako fruitu beltz iletsua du.[2]

Abendutik maiatzera bitartean, filokladoen galtzarbeetan kolore hori biziko lore ugari ematen ditu, nahiz urtean zehar ere bakar batzuk azaldu. Fruitua berriz, leka beltzaxka eta ileduna izaten da. Europako mendebaldean hazten da eta Euskal Herrian, klima ozeanikoa eta lurzoruak azidoak diren lekuetan batez ere, oso arrunta da. Itsasmailatik mendi gailurretaraino dago hedatuta eta harizti, amezti eta pagadien ordezko sastrakadiak eta txilardiak kolonizatu ohi ditu.

Landare honek alkaloide bat du zitisina izenekoa, eta hori dela eta bihotza tonifikatzeko erabili ohi da. Asma eta buruko mina sendatzeko ere erabiltzen da. Aipaturiko alkaloide hori hazietan egoten da gehien bat, baina kontu handiz erabili beharrekoak dira, arriskutsuak gerta daitezke eta. Loreak, infusio modura hartu izan dira hidropesiaren kontra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ote zuri Aldatu lotura Wikidatan