Lankide:Aritztickazpiroz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Paper[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Papera material fin bat da, gehienbat bertan idazteko, inprimatzeko edo zerbait biltzeko erabiltzen dena. Elkar gurutzaturik dauden landare zuntzez, zelulosaz batez ere, osatuta dago. Malgutasun ezaugarria hidrogeno zubiei esker lortzen da. Paperaren pliegu edo ebakin bati, orri edota folio deritzo.

Ts'ai Lunek asmatu zuela esan ohi da, K. a. 105. urte inguruan. Hala ere K. a. II. mendeko aztarnategi arkeologikoetan paper zuntzak aurkitu dira. Gaur egungo papergintza industria globala da, Txina delarik gehien produzitzen duen herrialdea, Ameriketako Estatu Batuek jarraituta.

Izena, euskaraz, papirotik datorkio, horrela deitzen baitzen paperaren Egiptoko aitzindari bat, bere izen berbera daramaten landaren batzuen zuntzekin sortua

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Egipton papiroaren gainean idazten zen, eta berau Nilo ibaiaren ertzean oso ugaria zen papiro landarearen zurtoinetik lortzen zen. Europan berriz, Erdi Aroan, pergaminoa erabiltzen zen bertan idazteko, ahuntz edo akerraren larru landua alegia, tinta jasotzeko prestatua. Hala ere, pergaminoa garestia zen, eta VIII. mendetik aurrera pergaminoan idatzitako testuak ezabatzeko joera zabaldu zen, pergaminoa berriz erabili ahal izateko. Hala, lehendik idatzitako hainbat lan betiko galdu ziren.

Papera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, txinatarrek ordurako papera ekoizten zuten, zeta, arroz-lastoa eta kalamuaren zuntzak erabiliz, bai eta kotoiarenak ere. Ezagutza hura arabiarrei erakutsi zieten, eta arabiarrek gaur egungo Espainia eta Sizilia diren lurraldeetara zabaldu zuten jakintza X. mendean. Paperaren ekoizpena Frantziara hedatu zen, eta han lihoa erabiliz egin zen XII. mendetik aurrera.

XIV. mendean alkandoraren erabilera guztiz zabalduta zegoenez, trapu eta alkandora zahar nahikoa zegoen papera prezio merkeetan egiteko. Horrek eta inprentarenasmakuntzak liburuak eskuragarriak izaten lagundu zuten, artean bitxikeria garestiak baitziren.

Gaur egun zenbait erabileratarako papera material sintetikoek ordezkatu badute ere, paperak oraindik garrantzi handia du gure eguneroko bizitzan.

Paperaren fabrikazio tradizionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuntz batzuk uretan eduki ondoren, bahe baten bidez ura kentzen zaie zuntz hauei. Honela zuntzak guztiz gurutzatuta geratzen dira. Ondoren, presio eta lehortze porzesu batzuen bidez zuntzak guztiz lehorrak geratzen dira.

Hasieran, zuntz horiek trapu edo arropa zaharretatik eratorritako zuntzekin egiten ziren. Eskuzko prozesua ordezkatu zuen lehen makina 1798 koa da, 1803 an hobekuntza batzuen ostean, Fordrinier-en makina izenarekin ezagutua izango zen makina asmatu zen.

Urte hauen aurrerantzean, zurezko orearekin egin dira paperezko orriak daukaten kostu txikia dela eta. Hala eta guztiz ere kalitate handiagoko paperak egiteko, aintzinako zuntzak erabiltzen jarraitzen dute.

Paperaren fabrikazioa (XX eta XXI mendeak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian, gaur egun paperaren elaborazio prozesu desberdinen deskribapena egingo da:


Paper motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Propietateak edo Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozesuko etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elaborazio prozesua (makina jarraia)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manufaktura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fibren prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paper birziklatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Papel de pasta virgen"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pulperra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Finketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paper makina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makina burua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prentsa eta lehorgailua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leunak eta kalandrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Pope"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manipulatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birziklatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Papera eta kartoia birziklatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsumitzaileentzako "acciones para los consumidores"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produkzio mundiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzerbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikazioak edo Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]