Hidrogeno zubi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Molekulen arteko hidrogeno zubi lotura baten adibidea.

Hidrogeno zubiak atomo eletronegatibo, hidrogeno atomo eta beste atomo elektronegatibo baten erakarpen indarrean oinarritzen diren lotura kobalenteak dira. Dipolo-dipolo indarrean oinarritzen dira. Bertan hidrogeno atomo bat nitrogeno, oxigeno edo fluor atomo batetara lotzen da.

Hidrogeno zubiak molekulen artean edo molekula beraren talde desberdinen artean eman daitezke. Van der Waalsen dipolo-dipolo indarrak dira, lotura kobalente edo lotura ionikoak baino ahulagoak. Lotura hau ura bezalako molekula inorganikoetan eta baita ADNa bezalako organikoetan ere ager daiteke.

Molekulen arteko hidrogeno zubiak uraren irakite puntu altuaren erantzuleak dira (100 Â°C). Molekula barneko hidrogeno zubiak aldiz, proteina eta azido nukleikoen bigarren, hirugarren eta laugarren mailako egituren erantzuleak dira.

Ur likidoaren simulazioa. Molekularen marra ez jarraiek hidrogeno zubiak adierazten dituzte.

Hidrogeno zubien lotura sinpleena ur molekulan dago. Ur molekula batek bi hidrogeno atomo eta oxigeno atomo bat ditu. Bi ur molekulek hidrogeno zubi bat era dezakete, hau ur dimeroa bezala ezagutzen da eta eredu moduan erabiltzen da. Zenbat eta molekula gehiago egon, ur likidoaren kasuan bezala, lotura gehiago dira posible ur molekulako oxigenoak bi eletroi pare dituelako aske. Oxigenoaren elektroi pare bakoitzak beste bi ur molekuletako hidrogeno atomoekin loturak era ditzake. Beraz, ur molekula bakoitza beste lau molekulei elkar daiteke (oxigenoaren elektroiei libreei esker bi molekuletara eta hidrogeno atomoei esker beste bitara).