Lankide:IreneAlon/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Posidonia ozeanica ur-azpiko landare bat da, Mediterraneoan oso ezaguna dena. Lurrean aurki daitezken landareen antzekoa da. Zehazki, hurrengo atalez dago osatuta : hostoak, sustraiak eta zurtoina. Horregatik dakigu Posidonia Ozeanica ez dela alga bat. Algek ez dutelako sustraia, zurtoina eta hostoak eta ez dute lorerik sortzen.

Udazkenean loratu egiten da eta udaberrian aldiz, flotatzen duten fruituak izaten ditu, itsas oliba deiturikoak. Itsasoaren sakonean aurki daiteken itsas hondo mugikor edo hareatsu batean hazten da. Eta ekologikoki, oso garrantzitsuak diren belardiak eratzen ditu. Gainera, paper garrantzitsua izaten du higaduraren kostaldean.

Horrez gain, Posidoniaz beteriko belardietan, elikagaiak eta babesa, aurkitzen dituzte animaliek eta begetalek. Izan ere, Itsasoko uren adierazle bikainak bezala hartzen dira. Hau da, itsasoko ura ona den edo ez jakiteko lagungarriak dira landare hauek.

Eskerrak Posidonia ozeanicak uraren kalitatearen berri ematen digun!

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zer nolako forma dauka landare honek?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Posidonia ozeanikaren hostoak

Hainbat zati bereizten dira: hostoak, sustraiak, zurtoinak, loreak, fruituak eta hazia.

Posidonia-hostoak luzeak eta akintatuak dira.

Horizontalki hazten dira eta horiei "plagiotropikoak" esaten zaie. Bertikalki hazten direnei "ortotropikoak" deitzen zaie. Hostoek 1,5m-ko altuera eta 1cm-ko lodiera izaten dute. Hostoaren amaierak forma biribila du, hala ere, uraren indarrarekin apurtu egin daitezke formak.

Berde distiratsuak izaten dira, baina denborarekin marroi bihurtzen dira. Metro eta erdiko luzera har dezakete, zentimetro bateko zabalera eta 13 eta 17 zain paralelo dituzte. Muturrak biribilduak eta lodiak dira, olatuen eta korronteen mugimenduei aurre egiteko.

Hostoak 6 edo 7-ko multzoetan eratzen dira. Kanpoan zaharrenak eta barruan gazteenak.

Hosto helduak: fotosintetikoki hazitako hostoak dituzte, eta hostoaren ertzetik bereizitako oinarri batean, ligula ahur bat.

Bitarteko hostoak: ez dute oinarririk.

Hosto gazteak: gehienek 50 mm baino gutxiago neurtzen dute.

Udazkenean kanpoaldean dauden hosto zaharrak jauzi egiten dira eta neguan hosto berriak jaiotzen dira erdian.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreak eta fruituak ekoizten direnean gertatzen da ugalketa. Loreak hermafroditak dira, hau da, arraren eta emearen funtzioa betetzen dute. Ernalketa gertatu denetik sei hilabete pasa ondoren, fruitua sortzen da. Fruituak barruan hazia dauka eta haziari itsasoko oliba deitzen zaio.

Hasteko, fruituak landare berri bat hazteko baliabide onak aurkitzen ditu. Ondoren, kanpoko azala usteltzen da eta hazia kanpoaldera ateratzen da. Ondorioz, landare berri bat ateratzen da.

Metodo honi esker, Posidonia ozeanica-ren landare berriak beste leku batzuetara heltzen dira. Espeziearen bilakaera lortuz.

Landare honek ere ugalketa asexuala egin dezake, estoloien bidez. Estoloia landarearen zati bat da. Landareak estoloia galtzen du eta beste landare berri bat sortzen da estoloiaren bidez.

Non aurkitu daitezke?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

itsas mediterraneoa

Landare hau soilik mediterraneo itsasoan aurkitu daiteke. Oso elementu garrantzitsua da kostaldeko ekosisteman, ura oxigenatzen laguntzen duelako. Bestalde, arrain, molusku eta krustazeoak, landare hau jaten dute.

Horrela elikatzen dira bertako animaliak!

Posidonia ozeanicak, itsaspeko belardiak eratzen ditu itsasertzeko hondoetan, 30-40 metroko sakoneran. Baina oso ur gardenetako eremuetan, 100 metro inguruko sakoneretara iristen da.

Ederra distantzia!!

Eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Balear Uharteetan, 8km-ko luzera duen klon bat aurkitu izan zuten eta ondorioz lurreko izaki bizidunik handiena bihurtu dela esan daiteke.


2006an, 8km inguruko luzera zuen posidoniako landare bat aurkitu zen Balear Uharteetan, eta 100000 urte dituela uste da.  Landarea Es Freus eremutik (formentera) Las Salinas izeneko hondartzaraino (elvissa) pasatzen da, hau da, 700km² inguruko belardi baten barruan dago, ondorioz, uste da landare handienetakoa eta luzeena dela.

Posidonia ozeanicak marearteko eremuan bizi ziren angiospermen bilakaera izan zuen, lurraren eta itsasoaren arteko mugan, eta, beraz, uretan murgiltzeko aldi laburrak jasan zitzaketen. Polinizazioa anemofilotik hidrofilora igaro zenean (lur irmotik uretara pasatzea), landareek lur irmoa erabat utzi zuten.

Mesinienseko gatz-krisiak, duela sei milioi urte inguru Mediterraneoan gertatu zenak, posidonian aldakortasun genetikoa murriztea eragin zuen. Lehen, gazitasun handiko baldintza lokaletan bizitzeko gai ziren anduiak (mikroorganismo multzoak) eta gazitasun txikiko arroetan bizitzeko gai ziren anduiak zeuden arren, krisiaren ondoren, azken horiek desagertu egin ziren. Ondorioz, gazitasun handiarekin bizitzeko gai zirenak bakarrik geratu ziren.

Nola bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30-40 metroko sakoneraren artean aurki dezakegu. Ur oso argitsuetan soilik aurkitu daiteke, eguzkia beharrezkoa duelako bizirauteko. Hortaz,10 eta 28 ºC arteko tenperatura jasan dezake.

Zer garrantzia du Posidoniak gure ekosisteman?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Posidonia ozeanicak itsas- hondoa sendotu eta higadura ere murrizten laguntzen du. Landare honek oxigenoa ekoizteko, hazteko eta animalia-espezie asko babesteko gune garrantzitsuak sortzen ditu. Biomasa kantitate handiak sortzen eta esportatzen ditu. Kalkuluen arabera, 400 landare-espezie eta 1.000 animalia-espezie baino gehiago bizi dira posidoniako belardietan. Bestalde, belardiek iragazteko makina handi gisa funtzionatzen dute, itsasoko ura garbi eta garden mantentzen lagunduz.

Arriskuan al dago gizakion eraginagatik?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Caulerpa" alga

Posidonia ozeanikoa arriskuan dago. Bere mehatxu nagusia "Caulerpa" alga da. Alga ( Algae) uretan zein ingurune hezeetan bizi den organismoa da. Goian aipatu bezala, landareen oso antzekoa da baina ez du sustrai, zurtoin ezta hostorik. Horregatik, askotan nahastu egiten ditugu.

Alga hau gizakiak istripuz sartu zuen Monakoko akuario batean, ustekabe batean. Beraz, esan daiteke landare inbaditzailea dela eta arrisku handia da Mediterraneo itsasertzeko ekosistemarentzat. Frogatu da, "Caulerpa2 algak posidoniako belardiak inbaditzen dituenean, espezie asko desagertzen dira. Eta guzti honek biodibertsitatean eragiten du. Hori dela eta, espezie inbaditzaile honi aurka egiteko bi modu daude.

  1. Informazio egokia izatea: espezie ezagututa, ingurumenean arriskuak sortuko ez dituztenak aukeratzea.
  2. Egokia ez den espezia aukeratu bada: arazoa sortzen denean, alerta-sistema azkarra egon behar du izurriteari aurre egiteko. Izurritea hedatzen bada, arazoa aurre-aurrean egongo da eta dimentsio komunitarioak har ditzake. Momentu horretan administrazioa eta boluntarioen arteko lana suspertzea oso garrantzitsua da.

Posidonia ozeanikoa kutsadurarekin ez da ondo moldatzen. Horregatik, uren kalitatearen bioadierazletzat hartzen da, ura kutsatuta dagoenean abisatzen digulako. Orduan, kutsadura handitzean belardiak murrizten dira. Beste alde batetik, sakonera txikian hazten den landarea denez, askotan ontziek min egiten die (aingurak, motorrak, margoak, sustantzia kimikoak, etab. erabiltzen dituztenak). Kostaldean egiten diren obrak, arrantza egiteko erabiltzen diren sareak... ere landarea mintzen dute.

Posidonia oceanica Cabo de Palos-en (Cartagena).

Landare hau beharrezkoa da Mediterraneo itsasoko biodibertsitatea mantendu ahal izateko. Ondorioz, Mediterraneoko Babes Bereziko Erregimenean dauden Basa Espezieen Zerrendan jasota dago.

Bioindikatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995tik landare hau bioindikatzaile (ekosistemaren egoera ebaluatzeko edo behatzeko erabiltzen dira) gisa erabili da. Bioindikatzaile bat landare, onddo edo animali bat da eta ingurumeneko informazioa ematen digu. Baina bioindikatzailea izateko, baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Bizi-iraupen luzea.
  • Espezie bentonikoa da, hau da, itsasoaren itsas hondoan bizi dela.
  • Bizi-ziklo luzea aurkezten du.
  • Mediterraneo osoan zabalduta dago.
  • Sustantzia kutsatzaile asko aurkitzen dira bere ehunetan.
  • Ingurumeneko aldaketen aurrean oso sentikorra da.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]