Lankide:Marta Ezkerekotxa/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

DONOSTIAKO UDALA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francoren diktaduraren ondoren, udal erakunde kudeatzaileak izan zuen hirian ardura, hasieran Ramon Jauregik eta gero Iñaki Alkizak gidatua. 1979an egin ziren hauteskunde demokratikoetan Jesus Mari Alkain jeltzaleak lortu zuen alkatetza, alderdi bozkatuena izan zelako, nahiz eta gehiengo absoluturik ez eduki.

Hurrengo legealdian, Ramon Labaien alderdikideak lortu zuen alkatetzea, gehiengo absoluturik gabe honek ere. Eusko Alkartasuna banatu zenean, Donostian EAJko botoen gehiengoa lortu zuen alderdi berriak eta hurrengo hauteskundeetan (1987an) Xabier Albisturrek irabazi zuen. Gutxiengoan egonda, Euskadiko Ezkerrarekin koalizioa egin zuen eta alkatetzan iraun legealdi osoan.

1991n, Odón Elorza (PSE-EE) alkate izendatu zuten, PP eta EAJ alderdien botoekin. Harrez geroztik alkatetzan jarraitu zuen 2011ra arte, legealdi bakoitzean egoera desberdinean: EAJ eta EArekin 1995ean, PPrekin 1999an. 2007ko udal-hauteskundeetan, beste hainbat herri eta hiritan bezala, Espainiako epaileek galarazi eta baliogabetzat jo zituzten Euzko Abertzale Ekintzaren zerrenda, baita honek lortutako botoak eta egokituko litzaizkiokeen zinegotziak ere. Urte beretik Aralar-Alternatibarekin zen udal gobernuan.

2011n, Bildu koalizioak ustekabean lehen postua lortu zuen Gipuzkoako hiriburuan (8 eserleku), egoerari buelta emanez. Sozialistek Bilduk baino eserleku bat gutxiago lortu zuten, 7. EAJk eta PPk seina eserleku lortu zituzten bakoitzak, alderdi espainiarra izanik bozkatuagoa. Hala ere, alkatea nor izango zen ez zegoen batere argi, EAJk baitzuen giltza. Azkenean, espero zen bezala Juan Karlos Izagirre (Bildu) izendatu zuten alkate.

Gaur egungo udalaren eraikina kasino bat izan zen 1887ean, baina 1924ean jokua ilegalizatu zutenean eraikina turismo eta kultur etxe bezala jarri zuten. Azkenean, 1945ean Udaletxe bezala gratu zen.  Alday eta Arizmendi arkitektoak, 1943eko proiektua aldatu zuten eta horrela kasino zaharra Donsotiako Udaletxe berrian sortu zuten.

UDAL BATZARRAREN OSAERA 2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

zinegotzi boza boza %
EAJ-PNV 9 29029 29,65
PSE-EE/PSE-PSOE 7 24007 24,52
EH BILDU 6 20467 20,91
PP 3 9272 9,47
Irabazi-Ganar Donosita 2 6947 7,1
C´s 0 3642 3,72
PACMA 0 1451 1,48
PlaZ! 0 864 0,88
UPyD 0 675 0,69

[1]

UDALAREN FUNTZIOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxe bat, alkatetza edo udala toki-administrazioaz herri batean edo hirian arduratzen den antolaketa da, alkate batek eta udal baten interesetako administraziorako hainbat zinegotzik osatuta.

Alkate bat buru izanda egon ohi da toki-administrazioaren eta udal-osoko bilkurako lehendakaritza eramaten duenak, eta zinegotziek eratuta, non udal bilkuran bildurik, maila lokalera ahalmen araumailea dihardute.

Udal Bilkura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalbatzak hilean behin alkateak ezarritako eguna eta orduan batzarraldi arrunta ospatzen du, eta Alkateak edo Zinegotzigoaren laurdenak eskatuta, ohizkanpoko batzarraldia. Udalbatzaren bilerak publikoak dira. Alkateak eta Idazkari Orokorrak

Bilkuraren deialdia eta gai-zerrendaren ardura du.

Udalbatzak harturiko akordioen edukiek izaera publikoa dute eta interesatua dagoen edozein pertsonak edo entitatek kontsulta dezake.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere eskudantzia nagusien artean, honako hauek ditu:

o    Udal arauak onartzea.

o    Udalaren aurrekontu orokorra onartzea.

o    Udal organoak kontrolatu eta ikuskatzea.

Kontrol funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

o    Mozioa: Udalbatzaren eskumenekoa den gai bati buruzko proposamena. Zuzenean Udalbatzari aurkezten zaio, erabaki dezan. Jeneralean, talde politiko baten bozeramaileak aurkezten du. Idatziz edo ahoz egin daiteke.

o    Agerpena: kudeaketa arlo baten ardura duten Udalbatzako edo Donostiako Gobernu Batzarreko kideek Udalbatzaren bilkurara agertzeko betebeharra dute, Udalbatzak hala erabakitzen duenean, bere jardunari buruz egiten dizkioten galderei erantzun diezaien.

o    Erregua: Gobernu Taldeari edo talde horretako kide bati jardun zehatz bati buruz egiten zaion eskaera da. Erreguak egin ditzake Udalbatzako edozein kidek, edo edozein udal taldek beren bozeramailearen bidez.

o    Galdera: gobernu organoei beren ardurapeko politika nahiz administrazio kudeaketari buruz Udalbatzan egindako edozein galdera da.

o    Erakunde adierazpenak: Udalbatzak, Udalaren ordezkaritza politikoa duen organoa den aldetik, interes orokorreko gaiei buruz hartutako jarreraren adierazpenak dira.

o    Zentsura mozioa: alkatea kargutik ken daiteke zentsura mozioaren bidez. Mozio hori idatziz aurkeztuko da, Erregistro Nagusian.

[2]

Gaur egungo osaketa (2018)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAJ-PNV:

·        Eneko Goia (alkatea)

·        Miren Azkarate Villar

·        Juan Ramón Viles Mitxelena

·        Pilar Arana Pérez

·        Jaime Dominguez-Macaya Laurnaga

·        Aitziber San Román Abete

·        Martín Ibabe Eceiza

·        María Jesús Celaya Eguiguren

·        Jon Insausti Maisterrena

PSE-EE:

·        Ernesto Jose Gasco Gonzalo

·        Duñike Agirrezabalaga Ugarte

·        Enrique Jose Ramos Vispo

·        Begoña Palos Barbero

·        Miguel Angel Diez Bustos

·        María Luisa Del Pilar Garcia Gurruchaga

·        Alfonso Gurpegui Ruiz

BILDU:  

·        Miren Amaia Almirall López de Luzuriaga

·        Josu Mirena Ruíz Martín

·        Naiara Sampedro Pérez

·        Axier Jaka Goikoetxea

·        Olaia Duarte López

·        Ricardo Burutaran

PP:  

·        Miren Albistur Garmendia

·        José Luis Arrue Pintó

·        JoséMaría

Irabazi-Ganar

·        Amaia Martín Garín

·        Loïc Alejandro

  1. (Gaztelaniaz) Anexo:Elecciones municipales en San Sebastián https://www.donostia.eus/info/ayuntamiento/admin elecciones.nsf/fwCategoria. (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
  2. (Gaztelaniaz) «Donostia.eus - Página de inicio» www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).