Juan Karlos Izagirre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Karlos Izagirre
Juan Karlos Izagirre

Juan Karlos Izagirre, 2011ko maiatzean.


Karguan
2011ko ekainaren 11a-(e)tik
Aurrekoa Odon Elorza (PSE-EE)

Jaiotza 1963
Gipuzkoa Igeldo, Donostia, Gipuzkoa
 Euskal Herria
Alderdi Politikoa Bildu
Lanbidea Medikua

Juan Karlos Izagirre Hortelano (Igeldo, Donostia, Gipuzkoa, 1963) medikua eta euskal politikari bat da. Horrez gain, gaur egun Donostiako alkatea ere bada.

2011ko Hego Euskal Herriko udal eta foru hauteskundeetan Bildu alderdia ordezkatuz independiente gisa Donostiako alkategairako aurkeztu zen.[1] Bilduk 21.110 bozka eta 8 zinegotzi lortu ondoren Donostian hauteskundeak irabazi zituen. 2011ko ekainaren 11n Donostiako alkate aukeratu eta izendatu zuten. Alkate makila aurreko Odon Elorza (PSE-EE) alkatearen eskutik hartu zuen.[2]

Bere alkate karguan bertso hau botaz estreinatu zen:

« Barkau atrebentzia ez bagara formal ari,
Bilintx bezala udalean sartu bagera kantari,
eta kantuz gaurtik ekin biharko Donostiari,
Auzoetatik datozen haizeak orrazteari,
eskerretik begiratzen diogu itsasoari,
aro berri bat dakarren herritar olatuari.
Zorionak Donostiari eta Euskal Herriari,
portu bat jarri diogu guztion esperantzari.
[3]
 »

[aldatu] Erreferentziak

  1. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateari elkarrizketa. El Pais egunkaria. 2011ko ekainaren 12a. (Gaztelaniaz)
  2. Juan Karlos Izagirre Bilduko hautagaia izendatu dute Donostiako alkate
  3. Donostiako Udalaren osaketa ekitaldia. Diario Vasco (Gaztelaniaz)

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Juan Karlos Izagirre
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak