Iñaki Alkiza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iñaki Alkiza
Datu pertsonalak
Izen osoa Iñaki Alkiza Laskibar
Jaio 1933ko uztailaren 31a
Euskal Herria Altza, Donostia. Gipuzkoa
(Euskal Herria)

Iñaki Alkiza Laskibar (1933ko uztailaren 31a, Altza, Donostia) euskal futbolari ohia, Errealako presidente ohia eta politikari abertzale ohi bat da. Bittor Alkiza futbolari ohiaren aita da.

Eduki-taula

Futbolaria [aldatu]

Errealan 1955 eta 1961 bitartean jokatu zuen. Talde honetan jokalari gisa 73 partidu jokatu eta 6 denboralditan zehar 9 gol sartu zituen. 1961ean futbolan jokatzeari utzi zion.

Donostiako udala [aldatu]

Espainiako Trantsizio Demokratikoan eta lehenbiziko hauteskundeak ospatu aurretik, 1978ko irailetik 1979ko martxorarte udal batzordeko kide izan zen. Batzorde honetan Alkizak EAJ alderdia ordezkatu zuen. Gainera denboraldi horretan batzorde horretako presidentea ere izan zen (gaur egungo alkate postuaren parekidea), aurreko Ramon Jauregi presidente sozialista ordezkatuz.

Errealeko zuzendari eta presidentea [aldatu]

1979an Alkizak politika laga (nahiz eta EAJren barnean jarraitu) eta Errealako zuzendaritzan sartu zen. 1983 eta 1992. urte bitartean Errealeko presidentea izan zen, José Luis Orbegozo presidente arrakastatsua ordezkatuz. 1992an presidente postuan Luis Urangak ordezkatu zuen.

Politikara itzulera [aldatu]

Erreala utzi ondoren eta Gipuzkoa osoan zuen irudi ona aprobetxatuz, Eusko Alkartasuna alderdia ordezkatuz Gipuzkoako Foru Aldundirako Aldun Nagusia izateko hautagaitzarako aurkeztu zen. Bere hautagaitza EAJ eta Herri Batasunakoaren atzetik, hirugarren gelditu zen. Azkenik, Roman Sudupe jeltzalea Aldun Nagusia bilakatu zelarik. 1999-2003 bitartean Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente karguan kardun zuen.

Kanpo loturak [aldatu]