Ramón Jáuregui
| Ramón Jáuregui | |
José Ramón Jauregi Atondo |
|
|
|
|
|---|---|
| 2010 – 2011 | |
| Presidentea | José Luis Rodríguez Zapatero |
| Aurrekoa | María Teresa Fernández de la Vega |
| Ondorengoa | Soraya Sáenz de Santamaría |
|
|
|
| 1987ko martxoaren 12 – 1991ko otsailaren 7 | |
| Lehendakaria | José Antonio Ardanza |
| Aurrekoa | Javier Garcia Egotxeaga |
| Ondorengoa | Jon Imanol Azua |
|
|
|
| 1995eko urtarrilaren 4 – 1997ko irailaren 30 | |
| Lehendakaria | José Antonio Ardanza |
| Aurrekoa | Jose Ramon Rekalde |
| Ondorengoa | Francisco Egea |
|
|
|
| Jaiotza | 1948ko irailaren 1a (64 urte) Donostia, |
| Alderdi Politikoa | PSOE |
| Lanbidea | Ingeniari, sindikalista eta legelaria |
José Ramón Jáuregui Atondo[1] (Donostia, 1948ko irailaren 1a) euskal herritar politikaria eta Espainiako Langile Alderdi Sozialistako kidea da. Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea eta Espainiako Presidentetzako ministroa izan zen. Ingeniari teknikoa, zuzenbidean lizentziatua ere bada.
Biografia[aldatu]
Gurasoak nafarrak zituen, Ramon Jauregi Donostiako Herrera auzoan jaio zen. Batxilergoa bukatu eta gero, Pasaiako burdinola batean lan egiten hasi zen gauez ingeniaritza ikasi bitartean. Gauez ere, zuzenbidea ikasi zuen 1975ean lizentziatura lortuz. UGTren abokatu-bulego batean hasi zen Errenterian non Txiki Benegas ezagutu zuen. 1973an, PSOE eta UGTko kide bilakatu zen.
UGTren idazkari nagusi zenean, Donostiako Udalan hasi zen 1980ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan legebiltzarkide bihurtu arte. 1982an Espainiako Gobernuaren ordezkari izendatu zuten eta 1985ean PSE-EEren presidentea.
1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorioz, PSE eta EAJk gobernua sortu zuten eta, Jose Antonio Ardanza lehendakaria izanik, lehendakariorde bilakatu zen.[2]
1988tik 1997ra Euskadiko Alderdi Sozialista eta 1993tik aurrera, PSE-EE alderdiaren idazkari nagusi izan zen, 1985etik 1988ra alderdi horren presidente izan ondoren. Euskal Herriko sozialisten idazkaritza nagusia 1997an utzi zuen, PSOEren Agintaritza Batzorde Federalean ardura berriak hartzeko. 1980. urteaz geroztik, legegintzaldi batean baino gehiagotan izan da Eusko Legebiltzarreko kide: 1980an Gipuzkoako zerrendetan hautatu zuten legebiltzarkide, 1990ean Arabakoetan eta 1994an Bizkaikoetan. 1995etik 1997ra Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburu izan zen. Nahiz eta 1994az geroztik izan PSOEren Agintaritza Batzorde Federaleko kide, 1997ko XIV. Kongresuan hautatu zuten Politika Autonomiko alorreko idazkari Zuzendaritza Federalaren baitan, eta orduz geroztik Madrilen aritu da gehienbat politikagintzan.
2000an Espainiako Kongresuaren diputatu aukeratu zuten Arabatik eta 2009an eurodiputatu. 2010eko urriaren 21ean María Teresa Fernández de la Vegak ordezkatu eta Presidentetza Ministro izendatu zuten.[3]
Argitalpenak[aldatu]
- Ramón Jauregi, Francisco González de Lena, Juan Ignacio Moltó García (2004), Un futuro para el trabajo en la nueva sociedad laboral, Tirant lo Blanch, 565. orr., ISBN 9788480027953
- Ramón Jauregi, Francisco Egea, Javier de la Puerta (1998), El tiempo que vivimos y el reparto del trabajo, Paidós, Estado y Sociedad, ISBN 84-493-0597-7, http://books.google.es/books?id=IteePQAACAAJ&dq=el+tiempo+que+vivimos&hl=es&ei=fUOrTJ-PBcv54AaPnMisCA&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=1&ved=0CC4Q6AEwAA
- Ramón Jauregi (1997), ¿qué es el reparto?, Ideas desde la izquierda, Huerga Fierro, 49-56. orr., http://books.google.es/books?id=Ys0OB2KVcN4C&pg=PA49&dq=ram%C3%B3n+jauregui&hl=es&ei=10SrTJbhJM2R4AaPo9joBw&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=3&ved=0CDEQ6AEwAg#v=onepage&q&f=false
- Ramon Jauregi (1994), El país que yo quiero: memoria y ambición de Euskadi, Bartzelona: Planeta, 340. orr.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Abizenak horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Jauregi onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Benegas intentó ser 'lehendakari' en 1986, pero no lo logró», El País, 2009-3-3, http://www.elpais.com/articulo/espana/Benegas/intento/ser/lehendakari/1986/logro/elpepiesp/20090303elpepinac_1/Tes
- ↑ «Los cuatro rostros nuevos del Gobierno de Zapatero», Público, 2010-11-20, http://www.publico.es/342440/los-cuatro-rostros-nuevos-del-gobierno-de-zapatero
| Aurrekoa Txiki Benegas |
Lehendakariordea 1987–1991 |
Ondorengoa Jon Imanol Azua |