Lankide eztabaida:Abilbaoamagoiaretxa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Abilbaoamagoiaretxa, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Kaixo, zure artikulua ezabatzera noa. Letra larrizko izenbururik ez da egokia kasu honetan, artikulua ez dago wikituta eta gainera edukia egokiagoa wikiliburu bat egiteko: hemen. Artikuluak egiteko, azaleko artikulu nabamren bat hartu, aldatu botoiari eman eta bertan ikus dezakezu nola egiten den behar bezala. Milesker ulertzeagatik. Galdetu nire eztabaida orrian zure zalantzak. - --Joxemai; (erantzunak) 16:08, 15 Ekaina 2011 (UTC)

Kaixo. Mesedez, ez sortu berriro artikulua, eduki hori Keynesianismo artikuluan baitago, oraingoz. Hala ere, laster ezabatuko dugu eduki hori, Wikipediako arauak bete ditzan hobetzen ez bada. Hemen goian duzu laguntza, artikuluak nola egin behar diren ikasi nahi baduzu.
Hau entziklopedia bat da, eta guztiok parte har dezakegu, baina entziklopedia baterako idazten ari garela kontuan izanda. Guztion parte-hartzea eskertzen da, ekarpen egokiak egiten badira (etxe bat egiteko, adreiluak modu jakin batean jarri behar diren bezala). Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 22:11, 15 Ekaina 2011 (UTC)
Keynesianismo orriko eztabaida-orrian erabaki genuen zure ekarpena ezabatzea. Arrazoi berdinagatik, oraingoa ere ezabatu beharrean nago. - --Joxemai; (erantzunak) 16:14, 16 Ekaina 2011 (UTC)

Artikuluen gaia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Izenburu luzedun artikuluak sortzen zaude eta hori, berez, ez dago gaizki. Baina agian pentsatu beharko zenuke entziklopedia batean aurkituko zenituzkeen modukoak egitea. Hau da, "Larrosen hazkundea Afrikako hegoaldean" artikulua baino hobe da "Larrosa" artikuluan "Hazkundea" sekzioa egitea eta bertan atal bat ematea Afrikako hegoaldeko gaiari. Ez dakit ulertzen den adibide horrekin. Edozein duda baduzu, galdetu lasai! -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:11, 16 Ekaina 2011 (UTC)

Ohartarazpena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, aurrekoa irakurri mesedez. - --Joxemai; (erantzunak) 14:52, 17 Ekaina 2011 (UTC)

Kaixo. Wikipedia taldean egiten den proiektu bat da: elkarri laguntzen diogu, eta elkarrengandik ikasten dugu, gutxieneko arau batzuk errespetatuz. Behin eta berriz artikuluak nola sortu behar diren esplikatzen saiatu gara, baina ez duzu kasurik egin. Hiru eguneko blokeoa duzu orain. Aldi hori Wikipediako Laguntza atala irakurtzeko aprobetxa zenezake (egizu klik hementxe, Laguntza atalera joateko).

Edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai, gustura lagunduko dizugu. Baina, mesedez, ez sortu berriro keynesianismoari buruzko artikulu akastun hori. Hori eginez gero, berriz blokeatu beharko zaitugu.

Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:16, 17 Ekaina 2011 (UTC)