Lankide eztabaida:Generalpoteito

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Generalpoteito, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Donostiako argazkia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Generalpoteito! Egia esan ez dakit argazkiak zer copiright duen, aspaldi ipini bainuen wikipedian. Garai hartan, ez nekien copiright konturik, ezta commons-en berrik ere. Igo nuen lehen edo bigarren argazkia izan zen. Nik uste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren webguneko kartografia zerbitzutik hartu nuela, ez dakit deskargatuz ala pantaila inprimituz. Berez, ez dut uste Aldundiak arazorik edukiko duenik Donostiaren publizitatea egiteko eta argazkia Wikipedian uzteko, baina, agian, aproposena irudia ezabatzea litzateke (nahiz eta niri pena handia eman...) Zuk jakingo...

Eta barkatu, lehenago idatzi ez izana. Guztiz ahaztua neukan, nire eztabaida orria txukundu bainuen eta... Ongi izan. --josugoni (hemen idatzi) 21:28, 14 Otsaila 2007 (UTC)

Nafarroako Erreinua euskal estatua izan zen.[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Lehenik eta behin komentatzea artikulu batean "azkeneko ikerketak" jartzen denean ondo egoten dela erreferentziak jartzea. Bestalde hona hemen azkeneko ikerketa bat, testu original bat da non demostratzen den Nafarroako Erreinuak Gaztelarekin negoziatzen zuela estatu gisa... hau da, existitu existitu zela -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     14:35, 7 Abendua 2007 (UTC)

Bai, argi dago bakoitzak bere ikuspuntutik ikusten duela errealitatea, baita historialariek ere. Sabino Arana aipatzen duzu, eta berak nahi zuena esan zezakeen, hau da, berak onar zezakeen ez zegoela euskal estaturik, baina bere ustez bizkaitarrak burgostarrak baino lirainagoak ziren ere. Jarri nizun dokumentuan argi ikusten da Nafarroa eta Gaztelak buruz-buruko negoziazioak egin zituztela Bilboko gaztelu baten inguruan, beraz Nafarroa Gaztela bezain estatu zela argi dago. 1521etik aurrera Nafarroa konkistatu ondoren ez zen estatu izaera hori galdu: negoziazioak egin zitzaketen beste herrialdeekin, ez zuten espainiar exerzitoa lagundu behar eta txanponak egiten zituzten. Horretaz gain muga administratiboa Ebro ibaian zegoen eta ez Espainia-Frantzia mugan. Zergak muga hori zeharkatzean ordaintzen ziren eta ez Nafarroa Garaia-Nafarroa Beherea mugan. Beraz Nafarroak estatu batek izan behar dituen hainbat gai lantzen zituen 1521etik 1876ra. Orain esan dezakezu ez dela inoiz Euskal estatu mistiko bat egon. Egia da, estatuen izaera nahiko gai modernoa baita eta oso zaila da Erdi Aroan erreinu bat gaur egungo estatu batekin alderatzea. Hala ere zure iritzia kontutan hartzeko modua dagoela uste dut. Horretan saiatu nintzen, subjetiboa zen iritzia kenduz eta esaldia moldatuz. Uste dut hoberena dela jartzea autore ezberdinek diotena erreferentziekin, hau da, iritzi ezberdinak daudela historialarien artean.
Bestetik egia da erreferentziak zuri eskatu dizkizudala eta ez beste bati. Mea culpa. Baina ikusiko duzunez nik egin izan ditudan historia artikulutan (Bilboko historia adibidez) ahalik eta erreferentzia gehien jartzen saiatu naiz eta uste dut mundu guztiak egin beharko zukeela.
Besterik gabe, uste dut ez garela ados egongo baina ziur naiz wikipedia hobetzeko beharrezkoa dela desadostasunak egotea. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     16:45, 9 Abendua 2007 (UTC)

Donostiako Zinemaldia[aldatu iturburu kodea]

Eskertuko nizuke Donostiako Zinemaldian aipatzen den Egunkariaren aldeko protestaren erreferentzia berriz ere ezabatuko ez bazenuke. Gauza da, alde edo aurka egon, gustatu edo ez gustatu, protesta hori Zinemaldian jaso edo gertatu zela (egun, data eta ordu zehatz batean), hori ezkutatu nahi izatea zentsura garbia litzateke eta nere ustetan zu jarrera horretan behin eta berriz burugogortzea patetikoa litzateke. Iritziak eta pentsaerak beti eztabaidagarriak dira. Errealitatea, errealitatea da. Hortaz, protesta horren inguruko balorazioak nahi dituzun guztiak egin, baina berriz ere eskatzen dizut gertatutako gertaera bat ez ezkutatzea edo ezabatzea. Euskalduna (esaidak hemen) 22:35, 2009ko abenduaren 1a (UTC)

Gaztelerazko Wikipediako Donostiako Zinemaldiko artikuluan greba bati buruzko aipamena:
"Desde enero de 2001 el festival está dirigido por el guipuzcoano Mikel Olaciregui, en sustitución de Diego Galán. El nuevo director ha vivido alguno de los años más difíciles del festival. En el año 2001, en vísperas del festival, se producen los atentados del 11-S, lo que desemboca en la ausencia de estrellas norteamericanas. En el año 2003 se produce una huelga en el Hotel María Cristina, punto neurálgico del certamen, de forma que la concentración habitual de estrellas se disuelve y éstas buscan alojamiento en otros hoteles de la ciudad."
Nik ere eskertuko nizuke jarrera politikorik ez hartzea, neutratasun apur bat, gertaera bat aipatzeagatik neu ez politizatzea eta gertaera objetibo eta ukaezin bat ez zentsuratu edo isilaraztea, batez gustukoa ez baldin baduzu. Aio.
Euskalduna 00:28, 2009ko abenduaren 1a (UTC)
Kaixo Generalpoteito, lehenago ere eztabaida hori izan dela ikusten dut. Mesedez, argazki horiekin arazoren bat badaukazu azaldu ezazu artikuluaren eztabaida orrian. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:44, 7 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]