Lankide eztabaida:Joseba65

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Joseba65, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

«noiz arte» errotuagoa dago euskal tradizioan «noizera arte» baino[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Joseba. Lehenik eta behin, ongi etorri Euskal Wikipediara. Bigarrenik, eskerrik asko zuzenketetan parte hartzeagatik, baina, mesedez, ez egin alferrikako zuzenketarik, inolako hobekuntza ekartzen ez duenik. Izan ere, «1936ra arte» egitura erabiliagoa da gaur egun mendebaldeko euskalkietan, baina, tradizioari begiratuta, gaur egun ekialdeko euskalkietan gorde dena zen nagusi garai batean euskalki guztietan: «1936 arte». Eta mendebaldeko euskalkietan ere, oraindik «noiz arte» da galdera ohikoena eta hizkuntza landuan onartzen den bakarra (nahiz eta zenbaitek «noizera arte» esan ere egiten duen). Ondo ibili, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz 2016-10-29, 15:29 (UTC)

Atalen ordena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Joseba65! Lan ederra egiten ari zara bertsolaritzaren inguruan eta zorionak horregatik. Gauzatxo bat aipatu nahi nizun: ikusi dut urtez urte Nafarroako Bertsolari Txapelketak sartzen ari zarela eta kanpo loturak atala erreferentzien aurretik jartzen duzula. Berez, ordena alderantziz izan behar du, lehenik erreferentziak eta ondoren kanpo loturak. Atalen orden hori hemen dago jasoa dago. Ahal baduzu aldatu mesedez. Bestalde, agian interesatuko zaizu, zuk sartutako datu batzuk osatzen joan nintzen Wikidatan eta bertsolarien jaioterrien mapatxo hau sortu daiteke: Run sakatu eta gero Display->map. Ondo izan eta animo artikuluekin!-Xabier Cañas (eztabaida) 09:10, 27 otsaila 2017 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Artikuluaren izena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, lehendabizi zorionak txirrindularitzaren inguruan egiten ari zaren lan ikaragarriarengatik. Gauza 1 aupatu nahiko nuke. Flandriako txapelketa artikuluaren izenean txirrindularitza txapelketa dela jarriko nuke. Flandriako Txapelketa ezberdin asko egongo direlako kirol eta arlo ezberdinetan. Eskerrik asko!

Txirrindularitza Olinpiar Jokoetan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Animatzen al zara lasterketa bakoitzaren inguruan idazten Wikiproiektu:Olinpiar Jokoak barnean? Txirrindularitza 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan daukagu, baina aukera polita izan daiteke proba bakoitzari buruz ere idazteko, artikulu bana. Horretarako tresna txukunak lantzen dituzue txirrindularitzan eta aritzen zareten wikilariak. Theklan (eztabaida) 23:59, 1 abuztua 2021 (CEST)[Erantzun]

Munduko txapeldunak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Munduko txapeldunen kategoriak falta zaizkigu. Animatzen al zara horiek sortzen? Theklan (eztabaida) 20:04, 2 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]

UCI 2024 txantiloia sortu dut[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Sortu dut {{UCI World Tour 2024}}, aurtengo lasterketak zerrendatuta. Agian interesatzen zaizu horiekin jartzea. Theklan (eztabaida) 17:58, 7 apirila 2024 (CEST)[Erantzun]