Lankide eztabaida:Josugoni/2012-2018

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hiztegigintza berezitua[aldatu iturburu kodea]

Gabon: Ikusi dut "hiztegigintza berezitua" ezabatzeko markatuta dagoela, eta badirudi zure erabakia izan dela. Neuk ingelesezko wikipediaren edukia euskaraz egokitu ia besterik ez dut egin. Ezabatzeko arrazoia jakiterik ba ote? Eskerrik asko! -Amanu (eztabaida) 00:42, 11 martxoa 2012 (UTC) -Amanu (eztabaida) 00:42, 11 martxoa 2012 (UTC)

Hiztegigintza berezitua (2)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Josugoni. Ados, noski. Barkatu. Nobatua izatearen kontuak. :-) -Amanu (eztabaida) 20:36, 11 martxoa 2012 (UTC)

Lasai, ondo egin duzula uste dut: gero egin ditudan aldaketak egin gabe zeudela, hobe zen «zango» hutsik ez uztea. --Xabier Armendaritz 2012-03-16, 19:54

Oscar Freire[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni. Ez dut ulertzen azken aldaketak ezabatzearren arrazoiak (nik egin nituen eta baita orria euskeraz ireki zuena). Martxoaren 19ko artikuluako palmaresa askoz ere osoagoa zen eta plantilan ere garaipen garrantzitsuak laburbilduta izatea ez dago gaizki. Begiratu ingles bertsioa. Ea zer iritzi duzun. Agur bat.

musker monitorea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo irakurri dut idatzi zenidan mezua eta nire idazlana zurearekin lotzeko edo bateratzako ados nago zer egin behar dut bi lanak bateratzeko?

zure erantzunaren zain

musker monitorea[aldatu iturburu kodea]

kaixo. nola bateratu dezaket nire testua zureari? zure testuan sartuz, hau da, baranoan eta bertako informazioan klikatuz eta aldatu botoiari eman eta nire informazioa itsatziz?

sentitzen dut baina ez nahiz oso aditua wikipedian berria naiz eta.

musker monitorea[aldatu iturburu kodea]

mesedez kontesta iezadazu

Sekuoia Parke Nazionala[aldatu iturburu kodea]

Erabat ados. Artikulua mugitu nuenean, "ko" hori kentzea pentsatu nuen baina gero, beste gauza hasi eta egitea ahaztu zitzaidan. Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 16:51, 8 maiatza 2012 (UTC)

Eztabaida: Oreka puntuaren teoria[aldatu iturburu kodea]

Nire ustez oreka puntuatua egokiagoa da oreka puntua baino, eta erreferentzia bat badago gainera. Gould-ek badu euskarara itzulitako liburu bat (Bai bizi zoragarria!) eta bertan bi modutara agertzen da: oreka taiduna eta oreka puntuatua. Oreka taiduna ez nuke hobetsiko bi arrazoirengatik: batetik tai hitza batez ere Zuberoa aldekoa delako (Elhuyar-en arabera) eta bestetik bereziki tai(rik) gabe esapidean erabiltzen delako (hau ere Elhuyar-en arabera). Beraz ez dakit kasu honetan oso egokia den. Oreka puntuatuak abantaila bat du, bai gaztelaniaz eta bai frantsesez erabiltzen dela: equilibrio puntuado eta Équilibre ponctué. Eta ingelesez ere bai, punctuated equilibrium.

Dena dela puntuatu hitzak ez nau erabat konbentzitzen, belarrira itsusi egiten dit; artifiziala, arrotza, erdal kutsukoa egiten zait. Agian egokiago litzateke oreka etenduna (taiduna-ren hildotik), baina ez oreka etena. Oreka etena gaztelaniazko equilibrio interrumpido edo horrelako zerbait izango litzateke, eta oreka etenduna berriz equilibrio con interrupciones, eta azken hau da, nire ustez, kontzeptuaren benetako esanahia. Momentuz artikuluaren izenburua aldatu egingo dut oreka etendunarengatik. Puntuatu baino gehiago gustatzen zait. Gould-en liburuan puntuatu agertzen da baina ez dut uste nahitaez jarraitu beharreko eredua denik; liburu osoan behin bakarrik aipatzen da puntuatu eta beste behin taidun. Alegia, ez dirudiela euskaraz erabat finkatuta dagoen terminoa denik.

--Pete

Décima-decepción (Hala Madriz)[aldatu iturburu kodea]

jajaja ok barkatu, berria naz ta ondiño ez dakit ondo erabilten, baia saiatuko naz, milesker! :)

Argazki eta itz hori tontakeriak dira baietz!!

Azoka=Merkatu[aldatu iturburu kodea]

Merkatu ingelesezko en:Market artikuluan oinarrituta idatzi nahi nuen, kontzeptu orokorrago gisa, ez soilik ondasunak salerosteko, baita informazioa, lana, etab. Azoka toki fisiko batean egiten den zerbait da nire ustez, eta merkatuak ideia orokorragoak adierazten ditu, baina beno, azken finean ideia bera da. Berdin zait, egin nahi duzuna.--Assar; (erantzun hemen) 20:44, 21 abuztua 2012 (UTC)

Ederto horrela.--Assar; (erantzun hemen) 08:51, 25 abuztua 2012 (UTC)

«Arkitektura garaiak» kategoriaren izenburua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Josu. Kategoria horren sortzailea zarenez, haren izenburua aldatzeko egin dudan proposamenari buruz zure iritzia eman nahiko zenukeela pentsatu dut. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2012-09-03, 11:30 (Eguzk.)

Kaixo, Josu. Artikuluari izenbururik ez diot aldatu; artikuluaren historian ondo begiratu badut, hasieratik du izenburu hori.

Bestalde, aldatu beharrik ez diot ikusten: Euskal Y jarrita, «euskal i greko» irakurri beharko genuke, «i greko» baita, izatez, letra horren izena (m letrarena «eme» den bezala, eta ez «emea»; edo h «hatxe», eta abar). Gustu kontuak aipatu dituzunez, Euskadiko Y-a jarriko nioke nik, baina... erabilerak dagoeneko finkatu duelakoan nago. --Xabier Armendaritz 2012-10-02, 21:26 (Eguzk.)

Geltoki infotaula[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Geltoki infotaula txantiloian parte hartu duzula ikusi dudanez, galdetu nahi nizun ea badakizun zelan idatzi behar diren koordenatuak, artikulu batean dagoen txantiloi horrek koordenatuak azaltzeko. Saiatu naiz baina ez dut lortu, eta txantiloiaren "dok" orrialdean ere ez da azaltzen. Jakingo zenidake azaltzen? Mila esker!

--Laukatu (eztabaida) 13:00, 10 otsaila 2013 (UTC)

Barril = Upela[aldatu iturburu kodea]

Ba, egia esateko, Elhuyar Hiztegian sinonimoak zirela eta ingelesez Barrel eta Oak kontzeptu ezberdinak zirela ikusi eta antzeko zerbait egin nahi nuen baina bidean nahasi egin nintzen. Beno, Xabierrek jada konpondu du. Eskerrik asko bioi. --Marklar (eztabaida) 18:27, 27 otsaila 2013 (UTC)

Saint-Sébastien[aldatu iturburu kodea]

Bonjour Josugoni,

L'image du port me semblait plus " parlante " - mais évidemment cela n'engage que moi. Après c'est vrai qu'une vue plus globale peut être intéressante aussi, et si tu souhaites remettre l'autre image pourquoi pas ! (il y a aussi celle-ci qui n'est pas mal : File:Donostia Igeldotik.jpg - qu'en penses-tu ?). Cordialement, Cobber17 (eztabaida) 17:17, 10 apirila 2013 (UTC)

Bandaloen txikitzailearen saria[aldatu iturburu kodea]

Honen bitartez, bandaloak txikitzeko gailu honen saria ematen dizut, orain arte bezain fin bandalo aldrei aurre egiten segi dezazun. --Xabier Armendaritz 2013-06-06, 09:54 (UTC)

Adrian Abendu taldeko burua da eta azken asteetan zenbait abesti idazten ari da adibidez evaldo eta manuel pablori buruz, hau, Adrian txikia zenean bere jarraitzaile sutsua zen. Hau dela eta Alain burumakur dabil eta drogetan sartzen ari da nahiz eta taldekideen laguntzarekin ateratzen ari da. GORA ABENDU MUÑONISTA eta GORA TZIVAZ

Carpobrotus edulis[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ba ez, ez dut aurkitu, baina birzuzenketa zegoenez, ba egin nuen zuzenean. Kendu daiteke lasai aski. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:15, 31 abuztua 2013 (UTC)

«Ezkutu Kanadarra» artikuluaren izenburuaz[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Josu. Artikulu horren izenburuari dagokionez, egia da jentilizioen erabileraz onartu genuen politikaren aurkakoa dela, baina politiken orriaren hasierako azalpenean bertan Euskaltzaindiaren arauak ageri dira wikipedia honetako irizpiderik funtsezkoentzat. Beraz, politika guztietan nagusi-nagusia hori denez, kendu egin dut zuk jarritako oharra, nahasgarria zelakoan.

Egia da badugula kontraesan bat hor (hiztegirik hoberenetan ere izaten dira kontraesanak...), baina politiken hierarkiari begiratuta, Euskaltzaindiaren arauak errespetatzea dator lehenik, eta Euskaltzaindiaren arau batek jentilizioa eskuinean dakarrenean arau hori errespetatu behar ez denik ez dugu onartu (170. arau hori eta kasu jakin batzuetan —ez beti: Arabiar Emirerri Batua, Britainiar uharteak, Erromatar Inperioa...— jentilizioa eskuinetara daramaten duten beste arau batzuk jentilizioez izan genuen eztabaida baino bi urte geroagokoak direlako, besteak beste). Hala, bada, euskal wikipediako hizkuntza arloko politika nagusiarekin bat dator «Ezkutu Kanadarra» artikuluaren izenburua, nahiz eta maila apalagoko beste politika bat betetzen ez duen. --Xabier Armendaritz 2013-09-10, 21:32 (UTC)

Mapa honegatik. Baina gero ikusi dut Igeldo hori agian gaizki marraztuta dagoela, ze itsaso gainean marraztu dute. --Assar; (erantzun hemen) 12:32, 2 urtarrila 2014 (UTC)

Biarrizko / Biarritzeko[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko abisuarengatik, Josu, gai hori plazaratu zela konturatu gabe nengoen. Eztabaida orrian bertan eman ditut azalpenak eta proposamena. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2014-04-02, 06:53 (UTC)

Kaixo, Josu. Ikusi dut Ipar Euskal Herriko udalerri guztietarako alkate → auzapez aldaketa egin duzula. Horrek badu zentzurik Lapurdi eta Nafarroa Behererako; ez, ordea, Zuberoarako. Izan ere, auzapez nafar-lapurteraren tradiziokoa da, baina ez beste ezein euskalkitakoa, ezta zubererakoa ere. Ikus Hiztegi BatuaLap. eta BNaf.» markarekin dator), Orotariko Euskal Hiztegia eta abar. --Xabier Armendaritz 2014-04-03, 20:41 (UTC)

Zubereraz kalean erabiltzen dena, ederki diozunez, mera da, eta euskara baturako ez dela egokia arautu du Euskaltzaindiak. Ipar Euskal Herriaren batasuna aipatu duzu auzapez erabiltzearen alde, baina nik goragoko arrazoi bat aipatuko dut: euskararen batasuna. Zubererari arrotz zaizkion bi formetatik, euskaraz egokiak diren bietatik orokorrena da aldeztekoa. Bestela, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga areagotzen arituko ginateke euskal wikipedian ere, eta kontra egingo genioke hainbat euskalarik (besteak beste, euskal lexikografo gorenetakoa dugun Ibon Sarasolak) aholkatzen dutenari.
Zuberoaz ikerlan ugari egina den eta Santa Grazin bizi den Txomin Peillen euskaltzainak honela dio: «Hitz hau kanpotar hitz bezala ezaguna da, baina Basabürüan behintzat jende izena da Alkhát eta Alkhatbórda. Garai batean Larraiñen auzapezari hala zioten, orain «mera» frantsesetik hartua.» («Antzinako zubereraren aztarna batzu», Fontes Linguae Vasconum, 59, ikus 111. orrialdea).
Beraz, egun alkate arrotza zaio zubererari (auzapez bezain arrotza), baina behinola erabili zen (Larraiñen bai, behintzat), hainbat deituratan gorde da, eta zuberotarrek ezaguna dute. Euskara batuan auzapez baino askoz zabalduagoa alkate izatearekin batera, Zuberoarako alkate erabiltzeko aski arrazoi iruditzen zait.
Eta azkenik (baina ez garrantzi gutxikoen), hona zer dioen euskal wikipediako politiketako batek («Hiztegi Batuko hitzak eta sinonimoak»): «Izenburuetarako eta agerikotasun handia duten beste toki berezietarako —artikuluen eskuinaldean ageri diren informazio tauletarako, adibidez—, Hiztegi Batuan inolako euskalki eta lurralde markarik gabe ageri diren hitzak hobetsiko dira».
Beraz, Lapurdi eta Nafarroa Behereko udalerrietako infotauletan ere atzera bota beharrekoak dira aldaketa horiek, eta alkate erabili, euskararen batasunaren alde, nahiz eta Lapurdiko eta Nafarroa Behereko artikuluen barruan (infotaulatik kanpora) auzapez erabiltzea guztiz egokia litzatekeen. --Xabier Armendaritz 2014-04-06, 16:32 (UTC)

Gould-en konzeptuari buruz[aldatu iturburu kodea]

niri ere gehiago gustatzen zait oreka etenduna puntuatua baino,ulergarriago egiten zait. mila esker inñaki sánchez ,Zubieta, NafARROA

isanchez@educacion.navarra.es

Jerife/Xerife[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Euskaltermen arabera "Jerife" da izena. Elhuyarrek ez du sarrerarik honen inguruan. Aurkitu al duzu beste iturririk hortik? -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:29, 14 urria 2014 (UTC)

Tolosako Zerkausia[aldatu iturburu kodea]

Gabon. Sortu berri dudan Zerkausia (Tolosa) artikulua Zerkausia artikulura zergatik lekualdatu duzun jakin nahiko nuke, nire ikuspuntutik Zerkausia hitza euskaraz Merkatua esan nahi duen bererezko hitz orokorra da, ez da Tolosako Zerkausia izendatzeko bakarrik erabiltzen, hortaz Tolosako Zerkausia udalerri horretakoa dela zehaztu behar dela iruditzen zait. -Euskaldunaa (eztabaida) 19:34, 25 urria 2014 (UTC)

Zuri mezua idatzi baina aurretik Zerkausi hitza Elhuyar hiztegian topatu dudalako galdegin dizut: mercado [generalmente de comestibles]. Nire kasuan ez naiz Tolosaldekoa Goierrikoa baizik, baina maiz bertara joaten garenez hemen tingladue izenez entzun izan dut, ondorioz Zerkausia hitza Tolosaldeko berezko hitza den, edota berez Tolosaldean ere tingladua den eta Zerkausia oraintxuki euskara batuaz jarri eta hedatu den izendapena ote den ere ez dakit. Nire ustez Xabier Armendaritzi iritzia eskatu beharko genioke. Zer deritzozu?
-Euskaldunaa (eztabaida) 20:15, 25 urria 2014 (UTC)

bizi hitzaren definizioa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni:
  Mezu hau bidaltzen dizut jakinarazteko, nire irtziz gaizki adierazi duzula orrialdearen informazio zati bat.
 Biziaz hitz egitean, bakterioetaz hitz egin dezakegu beharrezko ezaugarriak betetzen dituztelako, mineralak eta suak aldiz, ez, erabat   inorganikoak dira eta ez dute bizirik.
  Eskerrikasko irakurtzeagatik eta zuzenketaren zain.
  Mireya

Goi presio gune[aldatu iturburu kodea]

Ez naiz aditua baina bi gauza ezberdinak direlakoan nago. Behe presio guneek zikloiak sortzen dituzte, goi presio guneek, berriz, antizikloiak. Ingelesezko wikipedian artikulu bi dauzkate: en:High-pressure area eta en:Anticyclone. Eztabaida hau ere izan zuten. Ondorioa honakoa izan zen: Anticyclones are a more inclusive term (making this the parent article), and are also used for similar systems aloft, where the term high-pressure system is normally just used for a surface high --Marklar (eztabaida) 18:03, 1 abendua 2014 (UTC)

Zazpi Kaleak vs. Casco Viejo[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni,

Zazpi Kaleetako geltokiaren artikuluan egindako azken aldaketaren inguruan, gauza ez da geltokiaren izen ofiziala gazteleraz "Casco Viejo" denik, baizik eta metro geltokiaren izena "Casco Viejo", eta Euskotrenena "Zazpi Kaleak" dela. Uste dut aldaketa egin aurretik zuzenagoa zela, zer deritzozu? -Laukatu (eztabaida) 21:45, 25 abendua 2014 (UTC)

Global account[aldatu iturburu kodea]

Hi Josugoni! As a Steward I'm involved in the upcoming unification of all accounts organized by the Wikimedia Foundation (see m:Single User Login finalisation announcement). By looking at your account, I realized that you don't have a global account yet. In order to secure your name, I recommend you to create such account on your own by submitting your password on Special:MergeAccount and unifying your local accounts. If you have any problems with doing that or further questions, please don't hesitate to contact me on my talk page. Cheers, DerHexer (eztabaida) 18:20, 14 urtarrila 2015 (UTC)

«Lizentzia (argipena)»[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Josu. Uste dut izen aldaketa hau txarrerako izan dela. Izan ere, argipen orrien izenburuan «(argipena)» eransteko ohitura dugu (horrela argiago geratzen baita zer orri mota den); eta «Lizentzia» orriak, izen horrek hainbeste esanahi dituenez eta esanahi horietako bat ere besteen gainetik argi eta garbi nabarmentzen ez denez, argibide orri horretara eramateko birzuzenketa orria izan beharko luke. Zer deritzozu? --Xabier Armendaritz 2015-03-24, 11:52 (UTC)

Badirudi ez dudala ondo agertu nire arrazoibidea. Eskematikoki esango dut:
  1. «Lizentzia» orriaren edukia argipen orri batena da, eta, horrenbestez, «Lizentzia (argipena)» izenburua izan beharko luke.
  2. «Lizentzia» orrian ageri diren hiru esanahietatik, lehena (baimena) edo hirugarrena (unibertsitateko ikasketen titulua) paretsu dabiltza, bietako bat ere ez da nagusitzen, nabarmen, bestearen gainetik. Beraz, «Lizentzia» orriak birbideratze orria izan behar du, «Lizentzia (argipena)» orrira eramateko.
Horren kontrako arrazoirik? --Xabier Armendaritz 2015-03-26, 21:40 (UTC)

can you translate this article in your language?[aldatu iturburu kodea]

Wish the best for you ... Could you please write a article in your languge, based on "Laki_dialect" or لکی??? """"Please. Article about Laki_dialectis . If you do that, please put interwiki link into English version. ""--Hosseinblue (eztabaida) 11:08, 12 urtarrila 2016 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 18:40, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 01:38, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 00:48, 20 apirila 2018 (UTC)

Lehiaketako saria[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni! ZORIONAK WikiLovesMonuments lehiaketan lehenengo saria irabazteagatik! Saria bidaltzeko mesedez bidali zure helbidea honako posta elektronikora: hezkuntza@wikimedia.eus , mila esker! Edagit (eztabaida) 9:45, 01 urria2018 (UTC)