Antxeta mokogorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larus ridibundus» orritik birbideratua)
Antxeta mokogorri
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
FamiliaLaridae
GeneroaChroicocephalus
Espeziea Chroicocephalus ridibundus
Linnaeus, 1766
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masaarra: 294 g (helduen pisua)
emea: 267 g (helduen pisua)
Zabalera0,97 m

Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus) laridae familiako hegazti zangaluzea da.[1] Europako, Asiako eta ekialdeko Kanadako kostaldeetan bizi da. Beste kaio asko bezala, lehen Larus generoan kokatu zuten.

Izen arruntak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antxeta mokogorri izena da euskara batuan erabiltzen den izen arrunta. Horrez gainera, bizkaieraz, txirlet izen arrunta ere badu.[2][3]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaio txiki bat da, 38-44 zentimetroko luzera eta 94-105 zentimetro arteko hego-zabalera ditu. Gorputz zuria eta hego hauskarak ditu. Udan txokolate koloreko burua izaten du, neguak ordea zuria bihutzen zaio, baina orban beltza gelditzen zaio atzealdean. Izenak dioenari jarraituz, moko eta hanka gorriak ditu. Udan mokoa ilundu egiten zaio buruaren txokolate kolorearekin elkartuz. Antxeta mokogorriaren kantuak gizakiaren barrearen antza du.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas hegaztia izanda bere elikadura arrantzan oinarritzen da. Tarteka ugaztun txikiak eta intsektuak ere jaten ditu. Gizakiaren hondakinak ere aprobetxatzen ditu.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pons J.M., Hassanin, A., and Crochet P.A.(2005). Phylogenetic relationships within the Laridae (Charadriiformes: Aves) inferred from mitochondrial markers. Molecular phylogenetics and evolution 37(3):686-699
  2. «Txirlet»[Betiko hautsitako esteka]», Labayru Hiztegia.
  3. Eneko BARRUTIA ETXEBARRIA: Bermeo eta Mundakako arrantzaleen hiztegia, Udako Euskal Unibertsitatea, 1996. ISBN 9788486967765

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]